Urtarrilak 27

Biziloreko batzorde pedagogikoko kideen eskutik.

Badira 5 urte Bizilorek lehen urratsak eman zituenetik eta lehen urrats haiei esker iritsi da gaur dena izatera. Ibilbide sakona izan da, joan–etorri desberdinak izan dituena, bidean izerdi tanta asko isuri dituguna. Sinesten genuen zerbaitean jarduteak ematen duen indarrak mugituta gaur esan dezakegu ametsak egia bihur daitezkeela, ortzian dauden izar eta astroak bat egiten dutenean posible dela. Gure proiektuak jakin-mina sortzen duela adierazten digu egunerokotasunean jasotzen dugun harrerak.

BIZILOREn inguruan galdera ugari jasotzen dugu egunerokoan: Nola sortu zen? Zergatik zaudete eraikin honetan? Zuek erosia da? Zenbat ume daude eskolan? Zein adinetakoak? Eskolak ze izaera du? Nola egiten duzue egunerokoan umeekin? Zer aurkituko du umeak eskolan? Zergatik deitzen diezue irakasleei bidelagun? Zenbat bidelagun daude? Zein espazio eta material eskaintzen dituzue? Zergatik horiek? …. Eta eskaera ugari ere jasotzen ditugu, eskola bisitatzeko eta batez ere umeak eskolan daudenean behatzeko.

Honengatik guztiarengatik erabaki dugu guk egiten duguna jaso eta interesatuta dagoen ororekin partekatzea. Horretarako jardunaldi pedagogikoak antolatu ditugu, bertan, nor garen eta nola antolatzen garen azaltzeaz gain, hezkuntzaz dugun begirada eta ikuskera azalduko dugu eta Bizilore eskola egunerokoan zer den erakutsiko dugu. Guztion artean hezkuntzaz hausnartu eta egoera berriak irudikatzeko egun ederra izango da, amets egiteko eguna izango da, bai eta eguneroko errealitatea ametsetara nola hurbildu zubiak eraikitzeko eguna ere.

LANDUKO DIREN GAIAK

  • Biziloreren sorrera eta egungo egitura edo antolatzeko modua azalduko dugu. Hausnarketan, parte hartzean, lankidetzan eta komunitatean egin dugun prozesua aurkeztuko dugu.
  • Bizilore eskola zein oinarrien gainean eraikitzen ari garen azalduko dugu, hezkuntza proiektuan eta egunerokotasunean eskola nola antolatzen dugun azalduz.
  • Biziloren egun bat nolakoa den azaldu eta ikusiko dugu.
  • Eskolako espazioetan zehar bisita gidatua edo azaldua egingo dugu.

EGITATAUA

9:30. Harrera

9:45. Bizilore: sorrera eta egitura

10:30. Bizilore eskolaren oinarriak eta antolaketa

11:30. Atsedena eta hamaiketakoa

12:00. Egun bat Biziloren

13:30. Bazkaria

15:00. Bisita azaldua

17:00. Itxiera

NORI ZUZENDUA

Hezkuntza profesionalei, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei, haurrekin harremanetan dagoenari, gurasoei, prozesu eta antolaketa eredu parte hartzaileetan dihardutenei eta Bizilorez, hezkuntzaz, eraldaketa sozialaz, e.a. interesa duen pertsona orori.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: Urtarrilak 27, larunbata
  • Ordutegia: 9:30-17:30
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 60 € guztia barne (saioak, otorduak, bisita…)
  • Izen-ematea eta ordainketa:
    • Izen-ematea bete webgunean: http://bizilore.eus/
    • Ikastaroaren ordainketa kontu korronte honetan egin: Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk. Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052
    • Kontzeptua: Izen-Abizenak-jardunaldia
  • Izen-emateko epea: urtarrilak 17
  • Plaza mugatuak
  • Hizkuntza: euskara
  • Informazio gehiagorako: formazioa@bizilore.eus

 

IZEN EMATEA

PLAZAK BETETA
Itxaron zerrendarako izen ematea betetzen ari zara

PARTEHARTZAILEAREN DATUAK DATOS DEL / LA PARTICIPANTE