Bizilore Lagunak

Bizilore Lagun egin zaitez proiektuari laguntzeko

Zergatik?

Bizilore irabazi asmorik gabeko proiektu autogestionatu bat da, familiek, hezkuntza profesionalek eta hezkuntzaren inguruan interesa duten pertsonek osatua. Proiektu autogestionatua denez, ekonomikoki, familiok sustengatzen dugu,eta momentu honetan ditugun zailtasun ekonomikoak direla medio, zure laguntza behar dugu.

Gure hezkuntza -eta kultura- ikuspegia beste norabide baterantz bultzatzen lagundu nahi baduzu, izan zaitez zu ere proiektu kolektibo honen laguntzaile. Txikia izan daiteke zure ekarpena, baina gure proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko eta eragin soziala handitzeko balio dezake.

Abantailak

– Gure proiektua bultzatuko duzu
– Hilabetero hezkuntza inguruko gaiak emailez jasoko dituzu (linkak, artikuluak, bideoak, ikastaroak…)
– 3 hilean behin egiten dugun zozketan parte hartuko duzu: formazioak, liburuak, ipuinak, jostailuak…

IZENA EMAN

Utzi mesedez zure datuak beheko formularioan eta esaten diguzun kontu korrontetik hilero jartzen diguzun diru kantitatea jasoko dugu. Eskerrik asko!!

ZURE DATUAK TUS DATOS