Martxoak 10 eta 11.

ALVARO BEÑARAN ARANZABAL.

Psikomotrizista eta Pedagogoa. Bergarako UNED-eko psikomotrizitate eskolako kidea eta ASEFOP-eko formatzailea

Haurra izaki aktibo gisa baloratu eta hezkuntza prozesuaren erdigunean kokatzen duten metodologiak geroz eta ugariagoak dira.  Neurozientzia, genetika edota biologia bezalako zientziek ere haurraren berezkotasunean jarri dute indarra, hezkuntza ikuskera berritzaileak hauspotuz.

Baina, umea hezkuntza prozesuaren erdigunean kokatzeak beste alderdi batzuetan aldaketak egiteko beharra agerian jarri du. Bistan da umea ikusteko modu berriak helduaren esku-hartze berriak eskatzen dituela. Esan daiteke, ordea, helduaren rolean nahasmenak sortu direla, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren ardatz izatetik, ia-ia desagertzeko  zorian egotera pasa delarik.

Alabaina, haurraren ongizatea ziurtatu eta garapen osoa bultzatzeko ezinbestekoa da, helduak, estrukturatutako testuingurua eraikitzea; aberatsa eta arauak zein mugak ongi definituak dituen testuingurua prestatzea, alegia.

Honen guztiaren inguruko gogoetan sakontzea da formazio honen helburu nagusia. Eta zehazki honako galderen erantzunak hausnartzea:

 

  •  Haur sendo, sortzaile, arduratsu eta autonomoak hezteko zein izan beharko luke helduaren rolak?
  •  Zer ulertzen dugu umearen ongizateaz? Eta garapen osoaz?
  •  Zein baldintza behar ditu haurrak bere berezkotasuna indartu eta garapen osoa eman dadin?
  •  Zer nolako harremanak eraiki behar ditu helduak haurrarekin?
  •  Beharrezkoak al dira arauak eta mugak?

LANDUKO DIREN EDUKIAK

  • Helduaren rola: zein da helduaren lekua haurraren garapenean? Nolako jarrerak garatu beharko lituzke?
    • Profesionaltasuna landu. Enpatia eta entzutea,seguritate legea/frustrazio legea.
    • Haurraren ekintzak helduarengan duen eragin psiko-afektiboa
  • Haurra eta helduaren arteko harremana
    • Atxikimendutik banaketara
    • Indibidualtasuna eta sozializazioa
  • Umearen beharrak eta garapenerako baldintzak
    • Omnipotentziatik gaitasunetara
    • Testuinguruaren garrantzia
  • Arauak eta mugak: zergatik eta zertarako?

 

NORI ZUZENDUA

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei, hezkuntza profesionalei, gurasoei eta haurrekin harremanetan dagoen pertsona orori.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: martxoak 10 eta 11
  • Iraupena: 12 h.
  • Ordutegia: larunbatean 9:30-13:30 eta 15:00-19:00
  •                      igandean 9:30-13:30
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 90 €
  • Izen-ematea eta ordainketa:
    • Izen-ematea bete webgunean: http://bizilore.eus/
    • Ikastaroaren ordainketa kontu korronte honetan egin: Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052
    • Kontzeptua: Izen-Abizenak-Heldua
  • Plaza mugatuak
  • Hizkuntza: euskara
  • Informazio gehiagorako: formazioa@bizilore.eus

IZEN EMATEA

PARTEHARTZAILEAREN DATUAK DATOS DEL / LA PARTICIPANTE