Lan Lerroak

IKASTAROAK ETA TAILERRAK

Hazkuntza, bizitza osoan zehar egiten den bidea dela ulertuta,haur zein heldu orori irekia den eskeintza hezitzaile zabala dugu biziloren.

— INFORMAZIO GEHIAGO —

Opcion 0 - no mostrar
HAURDUNALDIA ETA ERDITZEA PRESTATU ETA BIZITZEKO ESPAZIOA

Yoga eta Pilateseko ariketen bitartez: bizkarra zaintzeko, tentsioak askatzeko, arnasteko, lasaitzeko, zeure umetxoarekin konektatzeko, jaiotzen laguntzeko, konfidantza izateko…

Gidaria: Edurne Salegi Garate –> INFORMAZIO GEHIAGO
Noiz: Asteazkena 18:30-20:00
Prezioa: 45 € hilean

IZEN EMATEA

ERDITZE ONDORENGO OSATZE ARIKETAK ETA 0-1 URTEKO HAURRENTZAT GUNEA

Umetxoa goxatzeko: masaje, luzapen, jolas eta kantutxoekin.
Zeure gorputza landuko duzu: bizkarra, faja, zoru pelbikoa. Yoga eta Pilateseko ariketekin eta hipopresiboekin.

Gidaria: Edurne Salegi Garate –> INFORMAZIO GEHIAGO
Noiz: Asteartea 10:00-11:30
Prezioa: 45 € hilean

IZEN EMATEA

HAZIERA TALDEA (1-3 urte bitartekoentzat)

Pertsonak, sortua denetik, bere osotasunean garatzeko eta beharrak asetzeko ahalmena dauka.

Umearen uneko garapenera egokitutako espazio eroso eta atsegin bat eskaintzen dizuegu. Umeen bizipen espontaneoa ahalbidetuko duen baliabide eta erreminta ezberdinei buruz sakonduko dugu, bakoitzaren erritmoa eta beharrak errespetatzen.

Helduen artean sentipenak partekatu eta adieraziko ditugu, eta egunerokotasunean kezkatzen gaituen gaiei buruz hausnartuko dugu (limiteak, loa, elikadura, sexualitatea, aiton-amonen papera, bikote harremanak, beharrak, beldurrak, masajeak…) . Horretarako prozesu berean dauden familien , edo pasatu duten familien, esperientziak eta profesional baten bidelaguntza izango dugu.

Informazioak eta tribu baten parte izateak segurtasuna eta lasaitasuna emango dizkigu.

Cristina Aznar eta Joxe Ramon Mauduit elkarrizketa

Gidaria: Itziar Rosado Saracibar
Nori zuzendua: 1-3 urte bitarteko haur eta beren gurasoei
Noiz: Osteguna 10:15-12:15
Prezioa: 50 € hilean

IZEN EMATEA

PSIKOMOTRIZITATEA

PSIKOMOTRIZITATEA

Emozioen eta sentsazioen oinarria afektibitatea eta nahiak adierazteko tresna ere bada. Mugimendu bakoitzak, joko bakoitzak, zentzu sinboliko bat du, eta horiek berariaz prestaturiko giro egoki batean ematen direnean, haurrari pertsona moduan potentzialtasun osoz garatzeko aukera ematen diote.

2-3 URTE BITARTEKO TALDEA:
Gidaria: 
Garazi Agirre Garate –> INFORMAZIO GEHIAGO
Noiz: Astelehena 17:30-18:30
Prezioa: 30 € hilean

IZEN EMATEA

ZIRKUA

Jolasa izango da ikastaro honen oinarria. Zirkuak eskaintzen dizkigun tresnak erabiliko ditugu gure gorputza eta irudimena lantzeko. Horrek, aukera emango digu ditugun gaitasunak, abileziak eta mugak ezagutu eta lantzeko. Partaide bakoitzaren interesak eta erritmoak errespetatuko ditugu talde giro eroso bat sortuz eta malabarak, akrobazia, oreka-zinta, clown… landuko ditugu besteak beste.

Gidaria: Garazi Agirre Garate –> INFORMAZIO GEHIAGO
Nori zuzendua: 7-12 urte bitarteko umeei
Noiz: Asteazkena 17:30-19:00
Prezioa: 40 € hilean.

– Juegosmalabares
– Bienvenidos al circo social

IZEN EMATEA

MUSIKA

Ikastaro honen helburua musikarekin esperimentatzea da, jolastuz ikastea.Musikaren mugetatik haratago joan eta talde-dinamika sustatuko dugu.

Gure hazkuntzaren garapeneko lehenengo pausoen antzera, perkusioa, txalaparta eta ahots-jolasak egingo ditugu hasieran, musikaren ateak baitira.
Aurrerago, sokazko instrumentuak joko ditugu; gitarra eta ukelelea.
Koraren (arpa afrikarra) saio berezia eskainiko da tartean behin.

Hilero, instrumentu batetik bestera salto egingo dugu.

``Denok gara kantatzeko eta gauza errazak jotzeko gai´´ mezuan oinarrituko da ikastaroa.

Zuk ahal duzu!

5-8 arte bitarteko umeei zuzendua –> IKASTAROAREN DOSSIERRA

Gidariak: Eneko Larrañaga –> INFORMAZIO GEHIAGO
Noiz: Astelehena 15:30-17:00
Prezioa: 40 € hilean

IZEN EMATEA

MUGIMENDU SORTZAILEA (DANTZA)

Mugimendua hizkuntza bat gehiago da. Gure barruan dugun espresio naturala da. Gure bihotzak bere taupadari esker erritmo bat proposatzen digu, eta erritmo horrek gidatzen gaitu gure eguneroko mugimenduan.

Mugimendu sortzaileari esker gure gorputza esploratu eta mugimendua modu berri batean ulertuko dugu, norberaren ongizate eta askatasun iturri izanik.

Enpatia, intuizioa, sormena, jolasa, musika, sentipenak, gozamena, imajinazioa, inprobisazioa eta konfiantzazko espazioa sortzeari esker, gure berezko gaitasuna garatu ahalko dugu. Teknika eta erreproduzio-arauak alde batera utzi eta gure mugimenduarekin gozatzeko espazio bat da, gu geu bilakatuz gure mugimenduen sortzaile.

Ibiltzen dakiena mugimenduaren jabe da, eta bere bidean baliabide egokiak bilatzen baditu, espresio-ahalmena garatzen joango da.

Zatoz hegoak zabaltzera.

Gidaria: Idoia Larrañaga Arrizabalaga –> INFORMAZIO GEHIAGO
Nori zuzendua: 6-12 urte bitarteko umeei
Noiz: Asteartea 17:15-18:15
Prezioa: 40 € hilean.

IZEN EMATEA

BIODANTZA

Biodantza gorputz-teknika bat da gure gaitasunak ezagutu eta garatzen laguntzen diguna. Gorputzaren mugimendu organikoa eta osasuntsua garatzeko sistema. Musika lagun dela, modu alai eta jostagarri baten bidez, nork bere buruarekin, bestearekin,  taldearekin eta bizitzarekin harremana berreskuratu eta landuko dugu. Helburua da pentsatu, sentitu eta egiten dugunaren arteko koherentzia ekartzea gure bizitzara.Gonbidapen bat da bizipozera, dantzatzearen plazerera eta elkarbizitzaren ikasketara.

Gidaria: Ane Olaizola Zubizarreta
Noiz: Asteartea 20:00-21:30
Prezioa: 45 € hilean

Zer da biodantza? (1)
Zer da biodantza? (2)

Zertarako balio diezaieke biodantzak irakasleei?
Guraso.eus/
Hik Hasi

IZEN EMATEA

BIODANTZA FAMILIAN

Haurrek zein helduek elkarrekin kalitatezko denbora atsegina igarotzea izango da saio hauen helburu nagusia. Garrantzitsuak izango diren elementuak, berriz, musika organikoa, mugimendu askea eta heldu eta haurren arteko binkulua edo lotura sendotzeko bizipenak izango dira.Hainbat arlotan sakonduko dugu, besteak beste, helduen eta haurren arteko lokarriak sendotzea, maitasuna, bizitzaren zaintza, babesa, elkar ulertzea, kontaktu osasuntsua eta beste hainbatetan.

Gidaria: Elen Kortaxarena Gesalaga –> INFORMAZIO GEHIAGO
Noiz: Asteartea 17:30-18:30 (hilean behin)
Prezioa: Helduek 15 €, haurrek 5 € hilean

Zer da biodantza? (1)
Zer da biodantza? (2)

Zertarako balio diezaieke biodantzak irakasleei?
Guraso.eus/
Hik Hasi

IZEN EMATEA

YOGA ETA PILATES

Saio hauekin gorputza landu eta lirainduko dugu, bizitasunez betez. Gorputza askatu, indartu eta lasaituko dugu. Arnasa eta erlaxazioa landuz ongizatea lortuko dugu, emozioetan eta psikologian, egunerokoan laguntzeko.

Gidaria: Edurne Salegi Garate –> INFORMAZIO GEHIAGO
Noiz: Astelehena eta asteazkena 10:15-11:30 edo astertea eta osteguna 18:30-19:45
Prezioa: Astean behin 40 €, eta astean bitan 60 € hilean

IZEN EMATEA

YOGA HAURREKIN

Ariketa eta luzapenekin, jolasa eta ipuina erabiliz, bidaia zirraragarria proposatzen dizuegu gorputzaren indarrean, malgutasunean eta edertasunean murgiltzeko,eta bide batez, helduek eta umeek, elkarrekin, une atseginez gozatzeko. Mugitu eta lasaitu, arnasarekin eta irudimenarekin kontzentraziorako urratsak emanez. Saioen nahia da autoestimua eta elkarrenganako begirunea lantzea eta harremanak sendotzea, horretarako sentimenduak eta barne-mundua ezagutuz eta zainduz.

Gidaria: Edurne Salegi Garate –> INFORMAZIO GEHIAGO
Noiz: Asteazkena 17:15-18:30.
Prezioa: Haurra bakarrik 40 € hilean, familian denean 30 € haurrek/20 € helduek

IZEN EMATEA

SUKALDARITZA

Elikadurarekin dugun harremanaren inguruan hausnartuz geure burua hobeto ezagutzeko proposamena da. Gure benetako beharrak, fisikoak nahiz emozionalak, zein diren ulertzeko aukera ematen du. Elikagai naturalekin eta sukaldaritza teknika sinpleekin zer sortu dezakegun ikusteko ideia praktikoak dira.Atera probetxua zure sormenari eta sukaldeari, gauza gutxirekin gauza asko eginez. Ondo jatea plazer bat delako eta denon eskura dagoelako.

Gidaria: Idoia Larrañaga –> INFORMAZIO GEHIAGO
Noiz: Astelehena  10:00-12:00 edo 17:30-19:30 (hilean bi saio)
Prezioa: 50 € hilean.

IZEN EMATEA

JOSKINTZA TAILERRA

Askotan izaten ditugu etxean erabiltzen ez ditugun arropak, txikiegi ditugunak, apur bat hondatuta daudenak edota soberan ditugun maindire, gortina edo antzerakoak. Ikastaro  honetan etxean erabiltzen ez ditugun arropa edota bestelako oihalei erabilera berria ematen ikasiko dugu. Imajinazioa martxan jarri, elkarrekin ideiak konpartituz gure ideiak gehiago elikatu eta guk geuk biziberritutako oihalezko piezak sortzea da asmoa. Zer gauza ederragorik zuek egindako arropa edo osagarriak gainean ematea baino!

  • Sormena:  Guztiok dugu sormenerako gaitasuna, baina beste gauza askorekin bezala, lantzen ez bada, gure baitan jarraituko du, baina lokartuta izango dugu.Erabilerarik ematen ez diogun arropa edo oihal horiek aurrean hartu, eta hauekin zer egin ahalko dugun pentsatzen jarriko gara ikastaro honetan. Ditugun ideiak besteekin konpartituko ditugu, besteen ideiak entzungo ditugu,  beraien iritziak jaso, geure ekarpenak egin, etab. Horrela, geure ideiak besteekin konpartitu eta besteenak entzunez gureak elikatuko ditugu, ideia zurrunbilo handi bat sortuz. Behin hau eginda, jostorratzak dantzan jarriko ditugu, sortu nahi dugun horri bide emateko!
  • Materialaren berrerabilera:  Etxean edo norbaitek emanda ditugun produktuak erabiliz sortuko ditugu berriak. Oihalez gain, ahal den material gehien berrerabiltzen saiatuko gara (galtza eta txaketen kremailerak, botoiak, poltsikoak, ebillak, kakoak…).  Batzuetan zenbait material erosi beharra sortuko den arren, helburua eskura duguna erabiliz moldatzea izango da. Kontzientzia sortzea, kontsumorako joeretan erori gabe, ingurumena errespetatuz eta duguna berrerabiliz, sarri asetu ahalko ditugula ditugun zenbait behar.

Gidaria: Ilazki Lili Arrue –> INFORMAZIO GEHIAGO
Noiz: Astelehena  17:30-19:30 (urtarriletik ekainera)
Prezioa: 45 € hilean

IZEN EMATEA