Urriak 20 de octubre

RUBEN GALLEGO MURCIEGO

Gizarte langintzan diplomatua eta Terapeuta Gestaltikoa. Haurtzaro, nerabe eta familia prebentzioan eta esku-hartzean burutu du bere lan profesionala. Ia 20 urtez jolasaren munduan murgilduta, Intered GGKEren, Kometa Jolas Etxearen eta bere alabaren eskutik, formazio anitzak eta ugariak partekatuz.

AZALPENA

Jakina da jolasa umearen garapenerako funtsezko tresna izateaz gain, jolasaren bidez bereganatzen duela errealitatea. Haurrei eskainiko zaizkien jolas motak eta jolas horien bidez garatu ahalko diren balioak kontutan hartzea garrantzitsua da, etorkizunean, helduak direnean, baliagarriak izango zaizkien balioak ikasi, trebetasunak barneratu eta jarrerak garatuko dituztelako. Hau da, haurrak egitura lehiakorreko jolasetan aritzen badira jolas horiekin loturiko balioak erreproduzituko dituzten bezala, kooperazioan oinarritutako jolasetan arituta bestelako balioei tokia egingo zaie. Esango dugu, beraz, jolasaren bidez, helduok gizartean garatzea nahi ditugun balioak, trebetasunak eta jarrerak indartzen ditugula.

Gizarte-balioen sistema hegemonikoaren eta balio horiek persona gisa gauzatzearen artean sortutako gurpil zoroa eten eta haurren ikaskuntza-prozesua eraldatzeko atea zabaltzeko aukera ematen digu jolas kooperatiboak.

Jolas kooperatiboan parte hartzaile guztiek elkarrekin aurre egin beharreko arazo edo erronkari elkarlanaren eta lankidetzaren bidez ekiten diote, komunikazioa, arreta, elkar entzutea, enpatia eta kooperazioa bezalako balioak  bultzatuz. Beraz, jolas kooperatiboak elkarren zaintzarako, auto-erregulaziorako zein gatazken kudeaketarako ateak irekitzen dizkigu. Jolasean, bakea, zaintza, inklusioa, sormena eta harreman horizontalak sustatzen dituzten balioak berezko izatea lortzen badugu, balio-eskala horretan hezteko ingurune batean egingo dute haurrek ikasketa-prozesua eta etorkizunean izango diren helduen eta garatuko dituzten gizarte-dinamiken eraldaketa prozesuaren hasieran jarriko ditugu.

Ildo honetan, Pascal Derúk ere jolas kooperatiboak eraldaketa sozialarekin lotzen ditu:

nire lanbidean zenbat eta aurrerago egin, gero eta gehiago ohartzen naiz jolastea gure denbora lapurtzen digun gizarte-eredu bati aurre egiteko modu bat dela, jolasean gure denbora taldearen esku uzten baitugu. Jolastea ez da telebista ikustea, gauza on bat elkarrekin bizitzea da. Dena berehala eskatzen duen gizarte ereduari aurre egitea da jolastea, modak eta kontsumoak gonbidatutako gizarte-ereduari aurre egitea. Jolastea globalizazioari aurre egitea da, tokiko irudimeneko jolasak proposatuz, mundu guztiak gustu berak ez dituela adieraziz eta bestelako jolasetan ondo pasatuz. Jolastea indarraren legeak arautzen duen gizarteari aurre egitea da; batez ere, jolas kooperatiboak proposatzen ditugunean, txikitxoenei beren lekua aitortzen dieten jolasetan, pertsonen hauskortasunetik abiatuta zerbait eraikitzen dugunean. Gure erresistentzia-proiektua edozein dela ere, gauzarik garrantzitsuena ez dira erabili ditugun jolasak, gauzarik garrantzitsuena borondate ona da: nola hartu zaitudan jolasean, nola ematen dizudan hazteko aukera jolas eginez”.

LANDUKO DIREN GAIAK

  • Jolasaren eta jolas kooperatiboen garrantziaz jabetuko gara: Zer nolako jolasak ezagutzen ditugu? Eta zein jolasetan jolasten gara? Zeintzuk dute arrakasta? Zergatik?
  • Jolasa gure esku-hartzeetan erabiltzeko gakoak zein diren partekatuko dugu.
  • Garapen-etapa bakoitzari dagozkion materialak eta jolasak partekatu eta berriak sortuko ditugu.
  • Jolas kooperatiboak erabiltzeko prozesua eta urratsak ezagutuko ditugu.
  • Mahai jolasak, jolas-fisikoak eta bestelako materialak ezagutuko ditugu.
  • Gatazkak prebenitzeko prozesua berenganatuko dugu jolasaren bidez.

 

METODOLOGIA

Bizi – esperientzia izango da, hezkuntza sozio-afektiboa eta hezkuntza herrikoiaren ikuspegitik. Teoria, prozesuan ematen diren hausnarketetatik aterako da. Formazioaren ondotik material desberdinak helaraziko zaizkio parte-hartzaileari: ETENALDIA liburuxka, egunean egindako jolasak eta ikusitako mahai – jolasak eta materialak, bibliografia eta bestelako dokumentazioa

NORI ZUZENDUA

Hezkuntza komunitatean diharduen profesionalari, ikasleekin eta haur zein gazteekin harremanetan dagoenari, gurasoei eta jolasarekin interesa duen pertsona orori

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: urriak 20
  • Iraupena: 8 h.
  • Ordutegia: 10:00-14:00 · 15:30-19:30 (larunbata)
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 50 €
  • Izen-ematea eta ordainketa:

Ikastaroan plaza gordetzeko ezinbestekoa da ikastaroari dagokion diru sarrera egitea ondoren dagoen kontu korronte zenbakian sartzea. Diru sarrerarik egiten ez den bitartean ez da ikastaroan izena emantzat hartuko.

  • Izen-ematea bete webgunean: http://bizilore.eus/
  • 50 €-ko diru sarrera kontu korronte honetan egin:

Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.

Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052

  • Kontzeptua: Izen-Abizenak
  • BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iitsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.
  • Izen-emateko epea: urriak 15
  • Hizkuntza: Elebiduna, gaztelania eta euskara erabiliko dira
  • Informazio gehiagorako: formazioa@bizilore.eus

PLAZA MUGATUAK

IZEN EMATEA

PARTEHARTZAILEAREN DATUAK DATOS DEL / LA PARTICIPANTE