Lan Lerroak

BIZILORE ESKOLA AKTIBOA

1. Bizilore eskola aktiboa

Bizilore, 2-12 urte bitarteko ume eta gazteak, adin aniztasunean, elkarbizitzeko eskola aktiboa da, haurrak komunitatean hezteko.

Horretarako,familiak eta eskolak elkarrekin eta elkarrentzat lan egiten dugu. Ezinbestekoa iruditzen zaigu eskolak garatzen duen bizi prozesuekiko errespetuzko hezkuntza eta familia bakoitzak  duen haziera estiloa bat etortzea, haur eta gazteak modu koherentean egituratu ahal izateko. Gurasoen ardura nagusietako bat da seme-alaben hazieran konpromisoa hartzea. Irizpide horri jarraituz Bizilore eskola goizez irekitzen da soilik, gainerako denbora haurrek euren familiarekin igarotzeari ematen diogun garrantziarengatik. Gainera, Biziloren hausnarketa bilerak eta prestakuntza ikastaroak izaten ditugu familiek eta bidelagunek , haurrak ahalik eta koherentzia eta errespetu handienarekin hazi eta hezi ahal izateko.

Biziloren bizi prozesuekiko errespetuzko hezkuntza bultzatzen dugu. Gure begiradaren arabera, umea, ingurunea esploratzeko grina duen izaki aktiboa da.

Hori dela eta, umearen garapen osoa bultzatzea dugu xede, beraren ongizatea ziurtatuz eta kide den eskola, familia zein komunitatearen parte dela biziaraziz.

Umea den bezala onartzeari garrantzia berezia ematen diogu Biziloren; beraren behar, nahi, gogo zein gaitasunei bide emateko ahalegina egiten dugu, bide-laguntzan oinarritzen den errespetuzko esku-hartzearen eta garapen osoa ahalbidetuko duen testuinguruaren bidez.

Umeari osasuntsu hazi eta hezteko testuingurua eskaintzen zaio Biziloren, errespetu eta konfiantzan oinarrituta, izateko, bizitzeko, egiteko, ikertzeko, pentsatzeko, galdetzeko, aurkitzeko, ukitzeko, sentitzeko… aukera emanez.

2. GURE BEGIRADA PEDAGOGIKOA

UMEA

Gure begiradaren arabera, umea, gaitasunez beteta dagoen izakia da, inguruan duena ezagutzeko jakin min osoz dagoena. Maitasuna, babesa eta zaintza behar duen izakia da, segurtasun eta afektu beharra duena; eta nola ez, inguruko pertsonekin harremanak eraikitzea beharrezkoa duen pertsona ere bada.

Horregatik, Biziloren umeari den bezalakoa agertzeko aukera ematen diogu, bere barne gogoa entzun eta jarraitzeko aukera. Adierazpen askean eta jolasean oinarrituta, egin nahi duena norekin egin nahi duen eta zenbat denboran zehar aukeratzeko testuingurua eskaintzen diogu umeari, nork bere burua ezagutu eta bere grinak aurkitzeko aukera izan dezan.

ONGIZATEA, ERRESPETUA, KONFIANTZA

Gure begiradaren arabera, umea, gaitasunez beteta dagoen izakia da, inguruan duena ezagutzeko jakin min osoz dagoena. Maitasuna, babesa eta zaintza behar duen izakia da, segurtasun eta afektu beharra duena; eta nola ez, inguruko pertsonekin harremanak eraikitzea beharrezkoa duen pertsona ere bada.

Horregatik, Biziloren umeari den bezalakoa agertzeko aukera ematen diogu, bere barne gogoa entzun eta jarraitzeko aukera. Adierazpen askean eta jolasean oinarrituta, egin nahi duena norekin egin nahi duen eta zenbat denboran zehar aukeratzeko testuingurua eskaintzen diogu umeari, nork bere burua ezagutu eta bere grinak aurkitzeko aukera izan dezan.

IKASKETA PROZESUA

Ikasketa prozesua, barrutik kanpora gertatzen den prozesutzat dugu Biziloren, esplorazio jokabidearen garapenean kokatuta, ezagutzeko beharrari erantzuten diona. ikasketa etengabe dagoela sinesten dugu, jaiotzatik heriotzara arte, goizetik gauera…
Zientziak azaldu du eginez ikasten dela, emozioen bidez josten ditugula ezagutzak, gure bizipen zein esperientziekin bat egiten dutenean inprimatuta gelditzen direla gugan betiko. Horrek erakusten du ikasketak barruko gogoarekin duela zerikusia, eta dibertitzean eta gurekin zerikusia duten ekintzekin inplikatzen garenean, hunkitzen garenean, garatzen garela.

Biziloren aberatsa den testuingurua proposatzen dugu, umeak ekintzaren bidez bere gogoa jarraitzeko aukera izan dezan, manipulatzea, esperimentatzea, egitea… bizitzea ezinbestekoak direlako ezagutzak benetakoak izan eta garatzeko.

ASKATASUNA ETA ARDURA

Guretzako askatasuna eta ardura txanpon beraren bi aldeak dira, erabaki ahal izateko aukerak berarekin dakarrelako berau betetzeko ardura, konpromisoa. Biziloren uste dugu umeari erabakitzeko aukera eman eta egoera horretan jartzeak bere buruarekin konektatzeko aukera ematen diola, bere bidearen bilaketan urrats bat dela. Baina, aldi berean, egindako aukerak betetzeko ere eskatzen dugu. Beti ere kontutan izanik zein den umearen adin eta egoera, umeak erabaki dezaketenaren gaineko erabakiak hartzen uzten ditugu soilik. Honek guztiak ez du esan nahi mugarik ez dagoenik; kontrara, limite eta muga oso argiak ditugu Biziloren, denaren gainetik errespetuzko elkarbizitza jartzen dugu eta topagunean hitz egiten eta adosten ditugu guztiok eroso sentiaraziko gaituzten erabakiak.

HARREMANAK

Biziloren norberaren identitatearen eraikuntzari garrantzia ematen diogun bezala, talde izaeraren eraikuntzari ematen diogu. Horregatik, “nor naiz ni?” eta “nor naiz ni talde honetan?” galderak ditugu etengabe presente. Harreman mota desberdinak garatzeko aukera eskaintzen duten egoera zein testuinguru desberdinak eskaintzen ditugu, pertsonaren garapen osoan hain beharrezkoa den harreman eta komunikaziorako, beti ere errespetuzko harremanetan oinarrituta.

NATURA

Natura, ordezkorik ez duen osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturri agorrezina da. Horregatik Biziloren natura gozatu eta berarekin kontaktuan egoteko aukera ematen zaie egunero umeei, horretarako propioki egokitutako kanpo espazio eta eskaintzen diren irteeren bidez.

TESTUINGURUA

Edozein antzezlanetan bezala umearen garapenean eszenatokia ere garrantzitsua da. Horregatik Biziloren konfiantzazko testuinguru seguru eta oparoa eskaintzeaz arduratzen gara, zeinetan umeek kalitatezko esplorazio eta jolasa garatzeko aukera izango duten.

Biziloren umea babestua, zaindua eta maitatua sentituko den eta osoki garatzeko aukerak eskainiko dituen ingurune egokia eskaintzen dugu. Azken batean, ongizatea eta esplorazio grina ziurtatuko duen testuingurua antolatzeaz arduratzen gara, zehazki espazio, material zein denboraren antolaketa eta aukeraketa zainduz.

3. EGUN BAT BIZILOREN

HARRERAK ETA AGURRAK

Hartzeko eta agurtzeko modua oso garrantzitsua dela uste dugu.
Sarrera ordutegia malgua da gurean, umeak etxetik lasai datoz, euren beharrak aseta, denbora hartuta. Biziloreko sarreran etxeko zapatilak jantzita sartzen dira umeak eta familiak eskolan. Eta bakoitzari ematen zaio egun ona, eskolara sartzeko gonbita eginez eta etxetik ekar dezakeenaz hitz egiteko aukera emanez (nolakoa izan da gaua, bezperako arratsaldea…). Familia eta umearen arteko agurrari ere garrantzia ematen diogu, giro lasai eta atseginean elkar agurtzeari.

Era berean, goizaren bukaeran bilduta elkar agurtzen dugu Biziloren, laburra den talde dinamika baten bidez elkar ikuste bat dago, hurrengora arte agurtzeko aukera.

JOLAS ASKEA

Jolasak pizten du haurra eta bere ahalmenaren adierazpenik gorenetakoa da. Behar unibertsaltzat jo izan den jolasak toki pribilegiatua betetzen du umearen bizitzan.
Biziloren, jakin badakigu, jolasak, umeen oinarrizko beharrak asetzeko testuinguru egokia eskaintzen duela; umeari esploratu, behatu, esperimentatu, mugitu, pentsatu, sentitu, aukeratu imitatu, imajinatu, ezagutza berriak lortu, komunikatu, norbere burua eta aukerak ezagutu eta ulertu, eta gehiagorako aukera ematen dion bitartean.
Kontutan hartzen dugu, ordea, jolas egiteko umeek baldintza batzuk behar dituztela, hala nola: jolas-aukerak; jolaserako lagunak, espazioak eta materialak; jarduteko eta hasitakoa bukatzeko denbora; bakarrik, bikotean, talde txikian, handian… jolasteko aukera; ezagutzen dituzten egoera eta egiten dakiten horretan sakontzeko aukera; egiteko estimuluak; esploratzeko eta bizitakoa adierazteko denbora, e.a.
Hau guztia kontutan izanik, berebizikoa jotzen dugu jolas-egoerak sortzea posible izango den testuinguru egokia eraikitzea. Horregatik Biziloren egunero jolas askean aritzeko aukera, denbora, testuingurua … eskaintzen zaio umeari, kanpo zein barruko espazioetan, espresuki aukeratutako material, egokitutako espazio, pentsatutako denbora eta hausnartua den bidelagunaren esku-hartzearen bidez.

TAILERRAK

Bidelagunak, biziloreko ume zein gazteen behar eta interesetan oinarritzen gara tailer eskaintza egiteko. Horien bidez esperimentatu, bizi, ikertu nahiz izateko askatasuna eskaintzen dugu, gizakia bere osotasunean hartuz (pentsamendu, emozio zein ekintza) askatasunean garatzeko aukera anitza eskainiz.
Tailerra, jolas, sormen nahiz garapenerako espaziotzat hartzen dugu. Jolasaren bidez, bide berriak probatu, deskubritu nahiz sortzeko aukerak eskaintzen dizkigu, partaideei alderdi orotan garatzeko testuinguru edo lurzoru aberatsa eskainiz.

GONBIDATUAK ETA IRTEERAK

Bizilore eskola komunitate batean dago kokatua, auzo, herri, bailara zehatz batean. Guretzako oso garrantzitsua da eskola inguru horren parte dela bizitzea, bi norabideetan. Horregatik Bizilorera hainbat gonbidatu datoz umeei tailer edo ekintzaren bat proposatzera eta eskolatik irteerak egiten ditugu inguruko txoko eta pertsonak gertuagotik ezagutzera.

HAMAIKETAKO KOLEKTIBO ETA OSASUNTSUA

Biziloren hamaiketakoari garrantzia handia ematen diogu. Elikadura momentua izateaz gain, taldean egiten den harreman momentu garrantzitsua ere bada. Horregatik lasaitasunez egiten dugu, elikatu zein harremantzeari denbora eskainiz. Hamaiketakoari dagokion eskaintza ere zaintzen dugu, garaikoak eta ekologikoak diren elikagaiak aukeratzen ditugularik-
Era berean, goizaren bukaeran bilduta elkar agurtzen dugu Biziloren, laburra den talde dinamika baten bidez elkar ikuste bat dago, hurrengora arte agurtzeko aukera.

BILGUNEA

Bilgunea, elkar aurkitzeko topalekua da. Elkarrekin egun bakoitzak dakarren xehetasuna, berezitasuna partekatzeko aukera eskaintzen duen tartea da, nork berak dakarrena adierazteko abagunea, istorio zein ipuinaz gozatzeko momentua,taldeari dagozkion erabakiak hartzeko espazioa, proposamenak egiteko tokia…
Biziloren egunero elkartzen gara bilgunean; nor bera den bezala adierazi eta bere identitatea taldean erakusteko aukera emateaz gain, talde izaera sendotzeko aukera eskaintzen digun tartea baita.

FORMAZIOAK

Errespetuan oinarritzen den hazkuntza eta hezkuntza prozesua bidelaguntzen dugun helduon begirada zabaltzea du helburu.

Arteterapia,  Naturaleza  y  Gestalt

Arteterapia, Naturaleza y Gestalt

Azaroa - Ekaina Natalia Daimiel Girela. Terapeuta y coordinadora de Tierra de Alquimias Arteterapeuta Gestalt (El Caminante) Trabajadora social Postgrado acerca del amor, la sexualidad y la muerte (Víctor Ríos, Los éxtasis del cuerpo) Trabajo con mujeres víctimas de...

read more
Pedagogia  sistemikoaz  zenbait  pintzeada.

Pedagogia sistemikoaz zenbait pintzeada.

Irailak 30. LARRAITZ MENDIZABAL HUITZI. Psikologian lizentziatua (EHU),Haur Hezkuntzako irakasle (EHU), Psikoterapeuta ikastaroa Gestalt eta psikologia humanistikoan, UNEDen Acouturierren psikomotrizitatean formatua, Masterra Pedagogia Sistemikoan eta Panpinekin...

read more
Yo  niñ@:  juego,  emociones  y  creatividad

Yo niñ@: juego, emociones y creatividad

Azaroak 11-12. Iraide Rabadán. Educadora y Arteterapeuta Gestalt Taller de Educación Activa y Autoconocimiento a través de la Arteterapia Gestalt  “Las personas adultas que emprenden el camino de mirar hacia dentro y comienzan a conocerse, descubren la capacidad de...

read more
Matematika  manipulatiboak

Matematika manipulatiboak

Azaroan. LEIRE ARANA. Fisikan lizentziatua, 12 urteko esperientzia irakaskuntzan, 3 umeren ama  Berari buruzko informazio gehiago: http://matematiketan.eus/ Zientziak azaldu du eginez ikasten dela, emozioen bidez josten ditugula ezagutzak, gure bizipen zein...

read more

IKASTAROAK ETA TAILERRAK

Hazkuntza, bizitza osoan zehar egiten den bidea dela ulertuta,haur zein heldu orori irekia den eskeintza hezitzaile zabala dugu biziloren.

INFORMAZIO OSAGARRIA.pdf

Opcion 0 - no mostrar
HAZIERA TALDEA

Pertsonak, sortua denetik, bere osotasunean garatzeko eta beharrak asetzeko ahalmena dauka.

Umearen uneko garapenera egokitutako espazio eroso eta atsegin bat eskaintzen dizuegu. Umeen bizipen espontaneoa ahalbidetuko duen baliabide eta erreminta ezberdinei buruz sakonduko dugu, bakoitzaren erritmoa eta beharrak errespetatzen.

Helduen artean sentipenak partekatu eta adieraziko ditugu, eta egunerokotasunean kezkatzen gaituen gaiei buruz hausnartuko dugu (limiteak, loa, elikadura, sexualitatea, aiton-amonen papera, bikote harremanak, beharrak, beldurrak, masajeak…) . Horretarako prozesu berean dauden familien , edo pasatu duten familien, esperientziak eta profesional baten bidelaguntza izango dugu.

Informazioak eta tribu baten parte izateak segurtasuna eta lasaitasuna emango dizkigu.

Gidaria: Itziar Rosado Saracibar
Nori zuzendua: 0-3 urte bitarteko haur eta beren gurasoei
Noiz: Asteartea 10:15-12:15
Prezioa: 50euro hilean

IZEN EMATEA

BIODANTZA

Gure gorputzaren mugimendu organikoa eta osasuntsua berreskuratzen lagunduko digun gorputz-adierazpen sistema da biodantza. Gorputza berak oreka, osasuna, ongizatea, armonia, barne-bakea.. bezalako egoerak bilatzen ditu etengabe. Beraz, biodantzaren bitartez lortu nahi dena da bakoitzak bere osasunaren autogestioa berreskuratzea. Musika organikoa, mugimendu askea eta taldearen indarra izango ditugu bidelagun. Bizitzaren dantzan murgilduz, nork bere burua hobeto ezagutzeko tresnak aurkituko ditu, eta jaiotzetik dakarzkigun potentzial ugari berreskuratzea izango dugu helburu. Gidaria: Elen Kortaxarena Gesalaga.

Noiz: Asteartea 18:30-20:00
Prezioa: 45euro hilean

Zer da BIODANTZA
http://biodanzaorain.blogspot.com.es/p/zer-da-biodantza.html

Zertarako balio diezaieke biodantzak irakasleei?
http://www.guraso.eus/author/elenkortaxarena/
http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1435

IZEN EMATEA

BIODANTZA FAMILIAN

Haurrek zein helduek elkarrekin kalitatezko denbora atsegina igarotzea izango da saio hauen helburu nagusia. Garrantzitsuak izango diren elementuak, berriz, musika organikoa, mugimendu askea eta heldu eta haurren arteko binkulua edo lotura sendotzeko bizipenak izango dira.Hainbat arlotan sakonduko dugu, besteak beste, helduen eta haurren arteko lokarriak sendotzea, maitasuna, bizitzaren zaintza, babesa, elkar ulertzea, kontaktu osasuntsua eta beste hainbatetan.

Gidaria: Elen Kortaxarena Gesalaga.
Noiz: Asteartea 17:15-18:15
Prezioa: Helduek 15 euro, haurrek 5 euro hilean

Zer da BIODANTZA
http://biodanzaorain.blogspot.com.es/p/zer-da-biodantza.html

Zertarako balio diezaieke biodantzak irakasleei?
http://www.guraso.eus/author/elenkortaxarena/
http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1435

IZEN EMATEA

ANTZERKIA HAURREKIN

Haurrek zein helduek elkarrekin kalitatezko denbora atsegina igarotzea izango da saio hauen helburu nagusia. Garrantzitsuak izango diren elementuak, berriz, musika organikoa, mugimendu askea eta heldu eta haurren arteko binkulua edo lotura sendotzeko bizipenak izango dira.Hainbat arlotan sakonduko dugu, besteak beste, helduen eta haurren arteko lokarriak sendotzea, maitasuna, bizitzaren zaintza, babesa, elkar ulertzea, kontaktu osasuntsua eta beste hainbatetan.

Gidaria: Iraia Elias Muniain – Iraiaren kurrikulum-a 
Noiz: 
Osteguna 17:30-19:00
Prezioa: 40 euro hilean

Tailerra doan probatu dezakezu Urriaren 12an

IZEN EMATEA

ANTZERKIA HELDUEKIN

Aske sentitzeko espazioa izango da honako hau, ongi pasatzeko eta esperimentatu nahi ditugun mugimendu, pertsonaia edota erlazioak gauzatzeko aukera emango diguna. Irudimenari eta sormenari emango diegu lekua prozesu honetan eta emaitzari baino garrantzia handiagoa emango diogu bideari.

Gidaria: Iraia Elias Muniain – Iraiaren kurrikulum-a
Noiz: Osteguna 19:00-20:30
Prezioa: 40 euro hilean.

Tailerra doan probatu dezakezu Urriaren 12an

IZEN EMATEA

BI(H)O(TZ)BERATASUNA-BIOTERNURA

Beratasuna edo samurtasuna gure barruan estalia dagoen hazia da. Eguneroko jardunean, hartu, eman eta zabaltzen dugu, eta gainera, ezinbestekoa da gure harremanetan giro samur, hurbil eta lagunkoia sortzeko, izan ere, samurtasunik gabe galduak geundeke. Tailerron helburua da txikitatik emandako samurtasuna berreskuratzea eta berpiztea. Hori guztia, gure emozioak egoki kudeatzeko, pentsamenduetan nahastuta ez ibiltzeko eta geu burujabeagoak izanez egunerokotasunean egokiago moldatzeko.

  • Gogamenaren eta gorputzaren alderdiak lantzen dira bereziki.
  • Gogamena: aurreritziak, estereotipoak, pentsamenduen behaketa, erabakiak hartzeko bideak landu, emozioen inguruko kudeaketa egokia, talentua, dohaina deskubritzeko jarduerak landu…
  • Gorputza: samurtasuna adierazteko bideak proposatu gure gorputz-atalez baliatuz, birikak-arnasa-, eskuak-fereka-, bihotza-gure barrua irekiz-, besoak-besarkatuz-, begiak-pertsonak adierazitakoa begiratuz, magala-beharra duena biltzeko- belarriak-egoki adituz.

Gidaria: Andoni Salamero Alberdi.
Nori zuzendua: 60 urtetik gorako pertsonei
Noiz: Osteguna 10:00-12:00
Prezioa: 45euro hilean

IZEN EMATEA

YOGA ETA PILATES

Saio hauekin gorputza landu eta lirainduko dugu, bizitasunez betez. Gorputza askatu, indartu eta lasaituko dugu. Arnasa eta erlaxazioa landuz ongizatea lortuko dugu, emozioetan eta psikologian, egunerokoan laguntzeko.

Gidaria: Edurne Salegi Garate
Noiz: Astelehena eta asteazkena 10:15-11:30 edo astertea eta osteguna 18:30-19:45
Prezioa: Astean behin 40 euro, eta astean bitan 60euro hilean

IZEN EMATEA

YOGA FAMILIAN

Ariketa eta luzapenekin, jolasa eta ipuina erabiliz, bidaia zirraragarria proposatzen dizuegu gorputzaren indarrean, malgutasunean eta edertasunean murgiltzeko,eta bide batez, helduek eta umeek, elkarrekin, une atseginez gozatzeko. Mugitu eta lasaitu, arnasarekin eta irudimenarekin kontzentraziorako urratsak emanez. Saioen nahia da autoestimua eta elkarrenganako begirunea lantzea eta harremanak sendotzea, horretarako sentimenduak eta barne-mundua ezagutuz eta zainduz.

Gidaria: Edurne Salegi Garate
Noiz: Asteazkena 17:15-18:15.
Prezioa: Helduek 30euro, haurrek 15euro hilean

IZEN EMATEA

HAURDUNALDIA ETA ERDITZEA PRESTATU ETA BIZITZEKO ESPAZIOA

Gorputza landu, luzatu, askatu, lasaitzeko eta umearekin konektatzeko yoga eta pilateseko ariketak lasaitzeko eta umearekin konektatzeko, arnasketa, masajerako erlaxazio- teknikak… erabiliko ditugu, haurdunaldiaz gozatu eta erditzerako prestatzeko.

Gidaria: Edurne Salegi Garate
Noiz: Asteazkena 18:15-19:45
Prezioa: 45euro hilean

IZEN EMATEA

SUKALDARITZA

Elikadurarekin dugun harremanaren inguruan hausnartuz geure burua hobeto ezagutzeko proposamena da. Gure benetako beharrak, fisikoak nahiz emozionalak, zein diren ulertzeko aukera ematen du. Elikagai naturalekin eta sukaldaritza teknika sinpleekin zer sortu dezakegun ikusteko ideia praktikoak dira.Atera probetxua zure sormenari eta sukaldeari, gauza gutxirekin gauza asko eginez. Ondo jatea plazer bat delako eta denon eskura dagoelako.

Gidaria: Idoia Larrañaga
Noiz: Astelehena 10:00-12:00 edo 17:30-19:30
Prezioa: 50 euro hilean.

IZEN EMATEA

BIZITZAREN DANTZA

Bizitza etengabeko mugimendua da, eta dantza hori barneratzea da gure barne- koherentziaren gakoa. Bizitzaren Dantzak, dinamika ezberdinenekin,  geure burua entzun eta besarkatzeko bizipen-saioak barne hartzen ditu eta kontuan hartzen ditu geure errealitateari egiten diogun onarpena eta maitasunezko begirada. Garapen pertsonalaren inguruko lanketa egiten da, planteamendu teorikoekin nahiz praktikoekin. Maskarak alde batera utzi eta benetako gure izatearekin bat egiteko konfiantzazko espazio bat sortuko dugu.

Gidaria: Idoia Larrañaga
Noiz: Asteazkena 19:00-20:30
Prezioa: 30 euro hilean.

IZEN EMATEA

ZIRKUA

Jolasa izango da ikastaro honen oinarria. Zirkuak eskaintzen dizkigun tresnak erabiliko ditugu gure gorputza eta irudimena lantzeko. Horrek, aukera emango digu ditugun gaitasunak, abileziak eta mugak ezagutu eta lantzeko. Partaide bakoitzaren interesak eta erritmoak errespetatuko ditugu talde giro eroso bat sortuz eta malabarak, akrobazia, oreka-zinta, clown… landuko ditugu besteak beste.

Gidaria: Garazi Agirre Garate
Nori zuzendua: 7-12 urte bitarteko umeei
Noiz: Asteazkena 17:30-19:00
Prezioa: 40euro hilean.

https://www.juegosmalabares.com/blog/habilidades-desarrollan-ninos-circo/
https://www.psicomemorias.com/bienvenidos-al-circo-social-pasen-y-lean/

IZEN EMATEA

HEZKUNTZA SORTZAILEA

Pertsona orok geuregan dugun barne-adierazpenari eragozpenik ez jartzeko asmoz, hezitzaileak ez du irakasten, ez du iradokitzen, ez du motibatzen ez eta epaitu ere. Gure jardunean emozionalki konektatuta baldin bagaude benetako ikasketa prozesuak sortzen dira. Tailer hauetan jolasa ahalbidetzeaz gain, baloratu eta zaindu egiten da, jolasa baita ikasketa prozesu naturalaren jarduerarik funtsezkoena. Zentzu horretan, hezkuntza sortzailean ematen diren ikasketa prozesuak ez datoz irakaskuntzatik, jolasetik baizik.

Gidariak: Marian Santamaria Baranda eta Benjamín Barandalla.
Nori zuzendua: 3 urtetik 100 urtera denak elkarrekin
Noiz: Astelehena 17:30-19:00
Prezioa: 50euro hilean

www.baleube.com

IZEN EMATEA

PSIKOMOTRIZITATEA

PSIKOMOTRIZITATEA

Emozioen eta sentsazioen oinarria afektibitatea eta nahiak adierazteko tresna ere bada. Mugimendu bakoitzak, joko bakoitzak, zentzu sinboliko bat du, eta horiek berariaz prestaturiko giro egoki batean ematen direnean, haurrari pertsona moduan potentzialtasun osoz garatzeko aukera ematen diote.

2-3 URTE BITARTEKO TALDEA:
Gidaria:
Nerea Usandizaga Lòpez.
Noiz: Asteartea 17:30-18:30
Prezioa: 30 euro hilean

4-7 URTE BITARTEKO TALDEA:
Gidaria: Itziar Rosado Saracibar
Noiz: Astelehena 18:15-19:45
Prezioa: 40euro hilean.

IZEN EMATEA

JOLASGUNE

JOLASGUNE hezkuntza aktiboan oinarritutako jolas-espazio berritzailea da, zeinetan haurrek eta gazteek bidelagunaren  begiradapean jolas askean aritzeko aukera izango duten. Jolasgune izateko, hazteko, ikasteko, garatzeko nahiz harremantzeko topalekua da. Jakin badakigu  emozioen bidez josten ditugula ezagutzak, eta dibertitzean gure esperientziekin zein bizipenekin zerikusia duten ekintzekin inplikatzen garenean garatzen gara.

Jolasgunen natura da baliabide nagusia.  Ordezkorik ez duen osasun-, ongizate-, ikasketa- eta sormen- iturri agorrezina izanik, naturarekiko kontaktua  ezinbestekoa da zentzumenen, adiemenaren zein harremanen garapenarako.

Horri guztiari bide emango dioten bi hezkuntza testuinguru eskaintzen ditugu:

  • Barrualdea (material eta baliabide naturalekin hornitua): esperimentazio-mahaia, eraikuntzak, sormen-espazioa, aroztegia…
  • Kanpoaldea (natura): hondartegia, baratzea, berdegunea, ur-mahaia…

Gidaria: Marc Franch Farré.
Noiz: 4-6 urte bitarteko haurrak. Astelehena eta asteazkena 17:30-19:30
Noiz: 7-12 urte bitarteko haurrak. Asteartea eta osteguna 17:30-19:30
Prezioa: Astean behin 40euro, eta astean bitan 50euro

EL JUEGO LIBRE [VIDEO]

IZEN EMATEA

ARTETERAPIA, NATURA ETA GESTALT

Arteterapiarekin, Gestalt-ekin eta naturako elementu ezberdinekin nork bere izatearekin kontaktuan jartzen ikasteko modua sortzen dugu, osatzeko espazioa, soberan daukaguna askatu eta benetan behar duguna hartuko dugun espazioa.  Pinturarekin esperimentatu, arimari argazkiak egin, buztinarekin jolastu, gure  sustraiei jaten eman hegoak sortu dakizkigun, arnasa hartu, elkarbanatu, hazi… Konfiantza landuko dugu, autoestimua, limiteekin erlazioa, eta geure buruarekin eta besteekinkin nola erlazionatzen garen aztertuko dugu.

Gidariak: Blanca Franco Noguerales eta Natalia Daimiel Girelaç
Hizkuntza: Gaztelania.
Noiz: Hilean asteburu bat, larunbatean 11:00-14:00 eta 16:00-20:00 eta igandean 10:00-14:00
Prezioa: 125 euro

https://tierradealquimias.wordpress.com

IZEN EMATEA

UDALEKUAK

Bizilore udalekuetan umearen behar,gogo eta nahiei begiratzen zaie,ongizatea zaindu eta sormena,ekimena zein autonomia bultzatuz