Azaroan.

LEIRE ARANA.

Fisikan lizentziatua, 12 urteko esperientzia irakaskuntzan, 3 umeren ama 

Berari buruzko informazio gehiago: http://matematiketan.eus/

Zientziak azaldu du eginez ikasten dela, emozioen bidez josten ditugula ezagutzak, gure bizipen zein esperientziekin bat egiten dutenean inprimatuta gelditzen direla gugan betiko. Horrek erakusten du ikasketak barruko gogoarekin duela zerikusia, eta dibertitzean eta gurekin zerikusia duten ekintzekin inplikatzen garenean, hunkitzen garenean, garatzen garela.

Matematika eta pentsamendu matematikoa bizi garen errealitatea eta ingurunea ulertzeko, ezagutzeko, esploratzeko, azaltzeko, adierazteko, aurre-hartzeko oinarrizko tresna da. Eta norberaren esperientzia edonolakoa delarik ere, matematika zirraragarria izan daiteke! Horixe da hain zuzen ere formazio honetan jorratuko duguna, nola egin matematikak modu atsegin, dibertigarri eta gustagarrian.

LANDUKO DIREN GAIAK

  • Matematikak Haur Hezkuntzan
  • Matematikak Lehen Hezkuntzan
  • ABN metodoa
  • Logika, neurria, kalkulua eta zenbakiak, geometria, estatistika, e.a.
  • Matematika lantzeko materialak eta hauen erabilerak

METODOLOGIA

Edukiak garatzeko proposatuko diren praktikak eta bizipenak izango dira ardatza.

NORI ZUZENDUA

Haur eta Lehen hezkuntzako irakasleei, hezkuntzako profesionalei, gurasoei, umeekin elkarbizitzen den edota gaian interesa duen pertsona orori.

INFORMAZIO PRAKTIKOA ——- LASTER IRAGARRIKO DA

IZEN EMATEA

PARTEHARTZAILEAREN DATUAK DATOS DEL / LA PARTICIPANTE