Irailak 30.

LARRAITZ MENDIZABAL HUITZI.

Psikologian lizentziatua (EHU),Haur Hezkuntzako irakasle (EHU), Psikoterapeuta ikastaroa Gestalt eta psikologia humanistikoan, UNEDen Acouturierren psikomotrizitatean formatua, Masterra Pedagogia Sistemikoan eta Panpinekin orientazio eta esku hartze sistemikoan espezializatua. Egun aholkulari lanetan dihardu.

AITZIBER ESNAOLA  ARRIBILLAGA.

Arkitektoa (UPC), Haur Hezkuntzako Irakaslea (EHU), Masterra Pedagogia Sistemikoan eta Panpinekin orientazio eta esku hartze sistemikoan espezializatua. Egun Lehen Hezkuntzan dihardu lanean.

Pedagogia Sistemikoaren oinarrizko kontzeptuak ezagutuko ditugu eta ariketa praktikoen bidez begirada sistemikoak ikasgelan bertan (baita gure familian, lantokian, lagun artean…) zer nolako aukerak eskaintzen dizkigun bizitzeko aukera izango dugu. Familia eta eskola komunitatearen arteko elkarlana izango dugu abiapuntu, eta ibilbide bat egingo dugu harremanetan dauden sistema ezberdinetan diharduten hurrenkera sistemikoak (Bert Hellinger) ezagutzetik eta gure egunerokoan, dagokigun arduratik, ikasleen zaintza eta garapena ziurtatzen dituen jardunean sakontzeraino.

LANDUKO DIREN GAIAK

  • Pedagogia Sistemikoaren oinarriak eta praxia ezagutzea.
  • Sistemak eta berauen arteko elkarlana finkatzea: familia eta eskola.
  • Norbere jatorri sistemikoaz ohartzea.
  • Bert Hellingerren hurrenkera sistemikoak ezagutzea.
  • Ikasleen eta hezkuntza komunitatearen aniztasuna, jatorria eta testuingurua onartzea eta begirada sistemikoa garatzea.
  • Hezkuntzako profesional gisa ditugun muga eta funtzioez ohartzea.
  • Autoritatearen kontzeptua garatzea: arduratik eta ikasleen zaintza eta garapena ziurtatzetik.

METODOLOGIA

Edukiak garatzeko azalpenak modu teorikoan eta batez ere teoriaren garapenerako, proposatuko diren praktikak eta bizipenak izango dira ardatza. Ariketa konkretuak banaka, talde txikitan eta talde osoan egingo ditugu.

NORI ZUZENDUA

Hezkuntza komunitatean diharduen profesionalari, ikasleekin eta haur zein gazteekin harremanetan dagoenari, gurasoei eta ikuspegi sistemikoan interesa duen pertsona orori

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: Irailak 30 – urriak 1
  • Iraupena: 12 h.
  • Ordutegia: 10:00-14:00 · 15:30-19:30 (larunbata) / 10:00-14:00 (igandea)
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 80 €
  • Izen-ematea eta ordainketa:
    • Izen-ematea bete webgunean: http://bizilore.eus/
    • Ikastaroaren ordainketa kontu korronte honetan egin:
    • Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.
      Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052
    • Kontzeptua: Izen-Abizenak-Pedagogia sistemikoa
  • Izen-emateko epea: irailak 22
  • Plaza mugatuak
  • Hizkuntza: euskara
  • Informazio gehiagorako: formazioa@bizilore.eus

IZEN EMATEA

PARTEHARTZAILEAREN DATUAK DATOS DEL / LA PARTICIPANTE