Urriak 28.

ALVARO BEÑARAN ARANZABAL.

Psikomotrizista eta Pedagogoa. Bergarako UNED-eko psikomotrizitate eskolako kidea eta ASEFOP-eko formatzailea

Gure haurren garapen osorako “kalitatezko heziketa gunea” izateak duen onuraz kontziente izanik antolatzen da formazio hau. Badakigu haurrari askatasuna eta autonomia ematea garrantzitsua dela, baina, horretarako baldintza egokiak sortzea ezinbestekoa da. Beraz, formazio honek, baldintza hauek eman daitezen helduak izan beharreko ezagutza teoriko, begirada, tresna eta jarreren inguruan hausnartzeko gune bat eskaintzea du helburu.

LANDUKO DIREN GAIAK

  • GORPUTZA,MUGIMENDUA,EKINTZA ETA JOLASAREN GARRANTZIA

Zergatik aukeratzen du haurrak jolas bat edo bestea? Zer dago jolasaren atzean?

  • HAURRAREN GARAPEN EBOLUTIBOA ETA JOLASAREN ZENTZUA
    • 2-3 urte bitartean
    • 3-6 urte bitartean

 

  • ZER, NOLA ETA ZERTARAKO SORTZEN DITUGU HEZIKETA INGURUNEAK?

Nola erraztu haurraren iniziatiba,sormena,segurtasuna,autonomia eta ardura?

  • HAURRAREN ETA HEZITZAILEAREN ARTEKO HARREMANA
    • Atxikimendutik banaketara
    • Indibidualtasuna/sozializazioa

 

  • HEZITZAILEAREN ROLA
    • Hezitzailearen profesionaltasuna. Ez zuzendutako pedagogia,enpatia, entzutea,seguritate legea/frustrazio legea.
    • Haurraren ekintzak helduarengan duen eragin psiko-afektiboa

 

NORI ZUZENDUA

Haur Hezkuntzako irakasleei, hezkuntza profesionalei,  haurrekin harremanetan dagoenari, gurasoei eta jolasaz zein psikomotrizitateaz interesa duen pertsona orori.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: urriak 28-29
  • Iraupena: 8 h.
  • Ordutegia: 9:30-13:30 eta 15:00-19:00
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 60 €
  • Izen-ematea eta ordainketa:
  • Ikastaroaren ordainketa kontu korronte honetan egin:

Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.

Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052

  • Kontzeptua: Izen-Abizenak-Jolasaren garapena

 

  • Izen-emateko epea: urriak 18
  • Plaza mugatuak
  • Hizkuntza: euskara
  • Informazio gehiagorako: formazioa@bizilore.eus