Izateko leku bat

ESKOLA

2-16 urte bitartekoentzat Eskola Aktibo eta homologatua. Familiak eta bidelagunak elkarrekin lanean, ratio txikiekin, Hezkuntza Integrala

Ezagutu gaitzazu

Bisita pertsonalizatuak urte osoan zehar

Gure eskolako ateak irekita ditugu urte osoan zehar proiektua barrutik ezagutu nahi duzuen guztiontzat. Jarri harremanetan gurekin eta hitzordu bat lotuko dugu.

Komunitatea

Kooperatiba

Bizilore Eskola Hazitik Kooperatiba Integralaren baitan dago. Familiak eta bidelagunak bazkide gara kooperatiban. Guztiok elkarlanean arituz eta batzordeetan antolatuta, eskola batek dituen beharrak asetzen ditugu.

Eskolaz kanpoko

Ekintzak

Eskolaren goizeroko jardunaz gain, ekintzak, tailerrak zein formazioak eskaintzen ditugu, haurrentzat, familientzat, helduentzat zein hezkuntzako profesionalentzat.

Urte osoko ikastaroak

Astebarruan arratsaldez ikastaro iraunkorren eta jolas librerako guneen eskaintza daukagu, umeentzat, helduentzat zein familientzat.

Formazioak

Hezkuntzako profesionalentzat zein interesa duten edozein heldurentzat hazkuntzari eta hezkuntzari lotutako formazioak antolatzen ditugu.

Tailerrak

Tailer puntualak antolatzen ditugu urtean zehar; kulturari, naturari, hezkuntzari, jolasari zein beste gai batzuei lotutakoak izaten dira.

Ume

Familia

Jarri zaitez harremanetan gurekin

📍 Non gaude: Altamira 5, 20720, Azkoitia (Gipuzkoa)

 ☎️ Telefonoa: 667 90 73 90

✉️ Emaila: bizilore@bizilore.eus

 ⏰ Ordutegia: 9:00 – 14:00