Abenduak 16.

MILA ETXEZARRETA.

Ibilbide profesional osoa Antzuolako herri ikastetxean garatu duen irakaslea.

Formazio honetan eraiketen gaian sakonduko dugu Antzuolako herri ikastetxearen esperientziatik abiatuta. Beraientzako, beste aditu askorentzako bezala, eraiketak umearen garapen osoa bultzatzen laguntzeko baliabide oso aberatsa direla kontutan izanik, hauen funtzioa, antolaketa, genesia, ahamena eta helduaren rola ezagutuko ditugu.

LANDUKO DIREN GAIAK

  • Abiapuntu eta oinarri moduan, umeari eta hezkuntzari buruzko begirada zehaztea.
  • Eraiketen funtzioa ezagutzea.
  • Eraiketen bidez lortu daitekeena, potentzialtasuna, ezagutzea
  • Eraiketak nola antolatu daitezkeen ezagutzea.
  • Eraiketen eboluzioa, genesia edota faseak ezagutzea.
  • Helduaren rola definitzea.

METODOLOGIA

Antzuolako herri ikastetxean, lehen urratsetik praktikaren eta teoriaren arteko etengabeko dantzan dihardute. Horrela praktikatik teoriara eta berriro ere praktikara itzuliz euren lan egiteko modua eraiki dute, umea eta hezkuntza ikusteko duten modu partikularretik.

Formazio honetan ere praktikak zein teoriak izango dute tokia, bere ibilbide luzean Antzuolako ikastetxeak egin dituen aurkikuntzak ezagutaraziz, teoriaren ezagutzan oinarrituz eta praktikaren zein adibide zehatzen analisia eginez. Hau guztia, formaziora datorren oro eraiketen gaian sakontzeko baliabideez hornitzeko.

NORI ZUZENDUA

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei, hezkuntza profesionalei,  haurrekin harremanetan dagoenari, gurasoei eta gaiaz interesa duen pertsona orori.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: Abenduak 16
  • Iraupena: 6 h.
  • Ordutegia:  9:30-14:00 · 15:30-17:30
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 40 €
  • Izen-ematea eta ordainketa:
  • Ikastaroaren ordainketa kontu korronte honetan egin:

Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.

Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052

  • Kontzeptua: Izen-Abizenak-Jolasaren garapena

 

  • Izen-emateko epea: abenduak8
  • Plaza mugatuak
  • Hizkuntza: euskara
  • Informazio gehiagorako: formazioa@bizilore.eus