Urriak 17 eta 18

DONNA APELLANIZ NIETO

Magisteritzan diplomatua, Adimen Emozionala Hezkuntzan masterra, Esku hartzeko estrategia sistemikoen masterra. Gaur egun, Adimen Emozionaleko irakasle eta Terapeuta Emozional Sistemikoa.

HELBURUAK

  • Adimen Emozionalaren inguruko jakintzak eskurtatzea.
  • Ikastaro honetako partaideek beren burua hobeto ezagutzea gai honen inguruan dituzten baliabideak landuz eta erabiliz.
  • Emozioak zer diren jakitea.
  • Emozioen funtzioak ezagutzea.
  • Emozioak kudeatzen ikastea.
  • Bidelagun emozionalak izateko beharrezkoak diren tresnak eskuratzea.
  • Gaitasun emozionalak (kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, trebetasun sozio-emozionalak, bizitza eta ongizaterako trebetasunak) ezagutzea eta garatzen laguntzeko errekurtsoak barneratzea.
  • Adimen Emozionala haurreskolan garatzeko baliabideak menderatzea.
  • Egoera emozional ezberdinak maneiatzen jakitea.

EDUKIAK

  • Zer dira emozioak
  • Emozioen funtzioak
  • Nondik datoz emozioak (emozioen zergatia)
  • Beharrak: zertara bultzatzen gaituzte emozioek
  • Kudeaketa emozionala
  • Haurren emozionak: nola bizitzen dituzte haurrek emozioak
  • Bidelaguntza emozionala: nola izan haurren bidelagun emozionala
  • Estrategia eta tresna sistemikoak

METODOLOGIA

Hau guztia lantzeko erabiliko dugun metodologia dinamikoa izango da (teoriko-praktikoa). Haurrekin hezkuntza emozionala landu nahi badugu, garrantzitsua da helduok lanketa hau egitea aurrez, emozioak gure inkontzientean bizi baitira. Helduok eredu gara eta gu emozionalki ordenatuta gaudenean eredu hori izaten gara haurrentzat. Beraz, ez dago hau guztia soilik ikasketa teoriko baten bidez lantzerik.  Hortaz, jolas, adierazpenak eta abar erabiliko ditugu emozioen ikasketa gure gorputzetik eta gorputzera egiteko.

Formazioaren zati bat arlo pertsonaletik bideratutako  lanketa pertsonalari eskainiko zaio eta beste zatian haurren bidelaguntza emozionala egiteko kontuan hartu beharrekoak landuko ditugu. 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • DATA: urriak 17-18, larunbata eta igandea
  • IRAUPENA: 12 h.
  • ORDUTEGIA: 10:00-14:00 · 15:30-19:30 (larunbata) eta 10:00-14:00 (igandea)
  • TOKIA: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • PREZIOA: 95 €
  • IZEN-EMATEA (urriak 9 bitarte): https://bizilore.eus
  • ORDAINKETA: Kontu korronte honetan
    • Bankua: Laboral Kutxa
    • Kontu zenbakia: ES26 3035 0031 72 0310056052 
    • Kontzeptua: Izen abizenak
  • HIZKUNTZA: euskara
  • INFORMAZIO GEHIAGORAKO: formazioa@bizilore.eus

**Ikastaroan behar diren osasun segurtasun neurriak ziurtatuko dira

PLAZA MUGATUAK

IZEN EMATEA

PARTEHARTZAILEAREN DATUAK DATOS DEL / LA PARTICIPANTE