Urriak 5-6

Itsaso Pagoaga Zaloña

Haur Hezkuntzan diplomatua eta Hezkuntza testuinguru Multikultural eta Eleanitzetan Masterra egindakoa. Hainbat urtetan aisialdian lan egindakoa. Une honetan Olgeta Proiektuko arduraduna.

Bestelako ekimen eta erakunde hauetan kolaboratzailea; guraso.eus webgunea, jolasparkeak.eus webgunea eta Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean, irakasle kolaboratzailea.

Informazio gehiagorako: www.olgeta.eus

 

AURKEZPENA

Argia inguruan dugun elementua da eta beste edozein elementu bezala, jolaserako tresna egokia da. Haurrak argiarekin jolasean dabiltzanean magiaz, zientziaz, aurkikuntzaz, artez eta gozamenez betetako espazio sortzaile eta inspiratzailean murgiltzen da. Baina nola diseinatu, prestatu eta garatu ditzakegu argiarekin jolasteko espazio eta jarduerak?

LANDUKO DIREN GAIAK 

Formazio honetan argi natural zein artifizialarekin jolasteko materialak eta jarduerak ezagutuko ditugu modu praktikoan. Horretaz gain,  argiarekin jolasteko jarduerek behar duten espazioak nola antolatu ere aztertuko dugu. Guztia modu bibentzial batean, baina, alderdi teorikoaz lagunduta eta taldean sortzen den hausnarketa kolektiboaz aberastuta. 

Formazioaren hurrenkera honako hau izango da: 

  • Argi naturala eta argi artifiziala
  • Argiarekin jolasteko euskarriak
  • Itzalak
  • Etxolak eta kobazuloak
  • Argi beltza
  • Argiarekin Jolasteko Espazioen Antolaketa eta Diseinua
  • Light Painting-a edo Argiarekin Margotzea
  • Materialak: motak, ezaugarriak, aurkezpenak eta hauen antolaketa

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: urriak 5-6
  • Iraupena: 12 h.
  • Ordutegia: 9:30-13:30 · 15:00-19:00 (larunbata) eta 9:30-13:30 (igandea)
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 95 € (Mundu Txikien Jolasa ikastaroan ere izena eman ezkero guztira 115€ izango dira, 20€-ko deskontua)
  • Izen-ematea eta ordainketa:

Ikastaroan plaza gordetzeko ezinbestekoa da ikastaroari dagokion diru sarrera egitea ondoren dagoen kontu korronte zenbakian sartzea. Diru sarrerarik egiten ez den bitartean ez da ikastaroan izena emantzat hartuko.

Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.

Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052

  • Kontzeptua: Izen-Abizenak 
  • BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iitsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.

PLAZA MUGATUAK

IZEN EMATEA

[contact-form-7 id=”795″ title=”Bizilore formazioak bazkariarekin”]