Familiarteko jolasgune ibiltaria
Zer da Bizijolas?
Hazitik irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, bizi prozesuekiko begirada errespetuzkoa zabaltzea helburu duena. Begirada eta jarduteko modu hori zabaltzeko, familientzako jolas gunea eskaintzen dugu herriz herri. Bertan, haur eta gazteek askatasunez jolasteko aukera izango dute, kalitatezko jolasa garatzeko espazio seguru eta egoki batean. Erabiltzen dugun material gehiena berrerabilitakoa da, sormena eta ingurumenarekiko ardura uztartuz.
Jolas askea eta ez-gidatua izanik, estereotipoetatik kanpo aritzeko aukera eskaintzen du, bakoitzak bere nahiak, gaitasunak eta beharrak esploratu ditzan. Gune honek haurraren sormena, jakin-mina eta irudimena garatzen laguntzen du, eta horrekin batera, elkarlana, enpatia, eta besteekin espazioak eta materialak konpartitzeko balioak lantzen dira. Helduen parte-hartzea ere garrantzitsua da, haurren eta aiton-amonen arteko loturak sendotuz.
BIZIJOLAS
Eskeintzen ditugun guneak
Eraikuntza

Uraren gunea

Mugimendua

Zirkuituak

Esperimentazioa

Sormena

Jarri harremanetan gurekin
Informazio gehiago behar duzu edo kontrataziorako gurekin harremanetan jarri nahi duzu? Bidaliguzu email bat helbide honetara