Bizilore Lagunak

Bizilore Lagun egin zaitez proiektuari laguntzeko

Zergatik?

Bizilore irabazi asmorik gabeko proiektu autogestionatu bat da, familiek, hezkuntza profesionalek eta hezkuntzaren inguruan interesa duten pertsonek osatua. Proiektu autogestionatua denez, ekonomikoki, familiok sustengatzen dugu,eta zure laguntzak bultzada emango lioke.

Biziloreren jardunbidea bultzatzen lagundu nahi baduzu, izan zaitez zu ere proiektu kolektibo honen laguntzaile. Txikia izan daiteke zure ekarpena, baina gure proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko eta eragin soziala handitzeko balio dezake.

Zer jasoko duzu trukean?

  • Gure proiektua bultzatuko duzu
  • Antolatzen ditugun ikastaroetan %5eko deskontua jasoko duzu.
  • Hilero hezkuntzari buruzko link interesgarriak jasoko dituzu.
  • Urtaro aldaketa bakoitzean hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango duzu. Opari gisa, Galipan Jatetxean otorduak, Gailur Zaldiketa Eskolaren eskutik paseoak zaldian, Abaraxka Aterpetxean gaua, bertako osagaiekin (gazta, ogia, haragia…) osatutako otarrak eta gehiago!

IZENA EMAN

Utzi mesedez zure datuak beheko formularioan eta esaten diguzun kontu korrontetik hilero jartzen diguzun diru kantitatea jasoko dugu. Eskerrik asko!!