Familia eta eskola arteko elkarlana ikuspegi sistemikotik


Larraitz Mendizabal Huitzi
Psikologian lizentziatua (EHU), Haur Hezkuntzako irakaslea (EHU), UNEDen psikomotrizitate pedagogikoan zein terapeutikoan formatua, Masterra Pedagogia Sistemikoan eta Panpinekin orientazio eta esku hartze sistemikoan espezializatua (EHPSE). Egun Haur Hezkuntzan dihardu lanean .
Aitziber Esnaola Arribillaga
Arkitektoa (UPC), Haur Hezkuntzako Irakaslea (EHU), Masterra Pedagogia Sistemikoan eta Panpinekin orientazio eta esku hartze sistemikoan espezializatua (EHPSE). Egun Haur Hezkuntzan dihardu lanean.FORMAZIOAREN AURKEZPENA
Pedagogia Sistemikoaren oinarriak abiapuntu harturik, eskolan norberari dagokion lekuaz hausnartu eta bertatik, sistema ezberdinekin dugun harremanaz jardungo dugu. Familia eta eskola komunitatearen arteko elkarlana dugunez xede, ikas komunitatean harremanetan dauden sistema ezberdinetan diharduten hurrenkera sistemikoak ezagutuko ditugu. Hau honela, egunerokoan, autoritate gisa ikasleen zaintza eta garapena ahalbidetzeko dugun arduraz hausnartuko dugu. Eta honetarako ere, elkarrizketek duten garrantziaz jardungo dugu. Hauxe da familia eta eskolaren arteko elkarlanerako eskaini nahi dugun begiradaren asmo xumea.
LANDUKO DIREN GAIAK
– Pedagogia Sistemikoaren oinarriak. – Sistema ezberdinak eta hauen arteko harremana. – Norbere jatorri sistemikoa. – Familia eta eskolaren arteko elkarlana. – Hurrenkera Sistemikoak: Pertenentzia, hierarkia eta hartu eta emanaren oreka. – Elkarrizketa familiekin.
METODOLOGIA
Edukiak garatzeko azalpenak modu teorikoan eta batez ere teoriaren garapenerako, proposatuko diren praktikak eta bizipenak izango dira ardatza. Ariketa konkretuak banaka, talde txikitan eta talde osoan egingo ditugu. Ikastaroak izaera teorikoa eta praktikoa izango du, beraz.
NORI ZUZENDUA
Hezkuntza komunitatean diharduen profesionalari, ikasleekin eta haur zein gazteekin harremanetan dagoenari, gurasoei eta ikuspegi sistemikoan interesa duen pertsona orori.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
- Data: martxoak 11-12, larunbata eta igandea (goiza)
- Iraupena: 12h.
- Ordutegia: 9:30-14:00 eta 15:30-18:30
- Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
- Prezioa: 90 €
- Izen-ematea eta ordainketa: https://bizilore.eus/
- Ikastaroan plaza gordetzeko ezinbestekoa da ikastaroari dagokion diru sarrera egitea.
- BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iritsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.
- Izen-emateko epea: martxoak 1
- Hizkuntza: euskara
- Informazio gehiagorako: formazioa@bizilore.eus