Helduaren rola. Haur autonomoak… zer-nolako helduekin?

ALVARO BEÑARAN

Psikomotrizista eta pedagogoa da. Bergarako UNED-eko psikomotrizitate eskolako kidea eta ASEFOP-eko formatzailea.

FORMAZIOAREN AURKEZPENA

Haur kuriosoak, biziak, atseginak, alaiak, autonomoak, iniziatiba dutenak, beldurrik gabekoak; harreman egokiak eta sendoak garatzen dituztenak; komunikazio gaitasunak dituztenak; besteekiko eta inguruarekiko errespetuzko jarrerak eta jokabideak dituztenak ; heldutasun prozesuan eta bizitzan baliabide egoki eta sendoak eraikitzen dituztenak; egoera berriei eta zailtasunei aurre egiteko baliabideak dituztenak; egiteko, mugitzeko eta jolasteko gogoa eta gaitasuna dutenak…etab.

Zer dagokio helduari haurrek gorago aipatutako horretan guztian aritzeko aukerak bizi ahal izateko?

 

NORI ZUZENDUA

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei, hezkuntza profesionalei, gurasoei eta haurrekin harremanetan dagoen pertsona orori.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

    • Data: apirilak 22, larunbata
    • Iraupena: 8 h.
    • Ordutegia: 9:30-13:30 eta 15:00-19:00
    • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
    • Prezioa: 75€
    • Izen-ematea eta ordainketa: https://bizilore.eus/

    Ikastaroan plaza gordetzeko ezinbestekoa da ikastaroari dagokion diru sarrera egitea.

     

    BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iritsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.

    • Data : 2023-04-22
    • Ordua : 09:30 - 19:00 (Europe/Madrid)
    • Izen-emateko epea: 2023-04-21 00:00

    Sarrera(k) erosi

    Sarrera (Sarrera denak saldu dira)
    75,00 €
    0
    0.00
    0

    Antolatzaileak

    Bizilore Eskola Aktiboa