Konpresak egiteko tailerra

Gidaria: Michaela Fortová

Michaela edo Mixa, txekiarra da, Tabor hirikoa eta ingurumen zaintzan espezializatua. Duela 13 urte etorri zen Euskal Herrira eta artisautza- lanei ekin zien. 2018an endredamakina tailerra jarri zuen martxan, arropa konpondu eta birziklatzeko. Telazko hainbat osagarri sortzen ditu “upcycling” teknika eta material organikoak uztartuz.
Telazko konpresak hilekoaren kudeaketa jasangarriarekin lotu ohi dugu, baina egoera askotan erabil ditzakegu: erditzearen ondoren, edo inkontinentzi arina dugunean, adibidez. Aukera osasuntsu eta erosoa da… eta geuk josi ditzakegu geure beharretara hoberen egokituko diren moduan. Ikastaroan telazko konpresen erabileraren inguruko zalantzak ere argituko ditugu, esperientziak partekatu eta era erraz batean geuk josten ikasiko dugu.

  • Data : 2023-03-18
  • Ordua : 10:00 - 13:00 (Europe/Madrid)
  • Izen-emateko epea: 2023-03-14
  • Tokia : Bizilore Eskola Aktiboa

Izen-emateko epea pasa da!

Antolatzaileak

Bizilore Eskola Aktiboa

Erlazionatutako ekitaldiak

Tailerrak

Izei ukendu baltsamikoa

Garbiñe Larreak izei ukendu baltsamikoa, Vicks VapoRub famatuaren

Tailerrak

Akuarela tailerra

Akuarela tailerra sei urtetik aurrerako haur zein helduei

Tailerrak

Serigrafia tailerra

Tailer hauetan estanpazioaren prozesua ezagutuz taldean egindako ilustrazio