Serigrafia tailerra

Gidaria: Uxue Bereziartua

Tailer hauetan estanpazioaren prozesua ezagutuz taldean egindako ilustrazio bat euskarri batera eramango dugu. Lehen saioan, parte-hartzaileek diseinu bat sortuko dute denen artean. Bigarren saioan, ostera, serigrafiarako taula erabiliz, bakoitzak berarentzat eramango duen produktu bat estanpatuko du adostutako ilustrazioarekin (kamiseta, poltsa, lamina). Beraz, 2 orduko 2 saio izango dira, lehenengoan diseinua egingo dute (apirilaren 22an) eta bigarrenean ilustrazio hori euskarri baten estanpatuko dute (apirilaren 29an). Horrela, taldekide guztiek diseinu bereko kamiseta, poltsa edo lamina eramango dute etxera. Serigrafiak asko du talde-lanetik, eta hori da prozesuaren esentzia, beraz, animatu eta batu taldera!

Usuek 2016an sortu zuen Berexi Art proiektua. Ilustraziogintzan esperimentatzen hasi zen, eta bere ilustrazioak artisauki estanpatzeko interesak bultzatuta, serigrafiaren munduan barneratu zen. Apurka-apurka mundu horrek ematen zituen aukerak ikusita, tailerrak ematen hasi eta jabetu zen serigrafia adin guztietarako esperientzia eta sorkuntza prozesu aberasgarria izan daitekeela, hainbat belaunaldi bildu ditzakeena irudi baten bueltan.

NORI ZUZENDUTA

5-12 urte bitarteko umeei

  • Data : 2023-04-22 - 2023-04-29
  • Ordua : 11:00 - 13:00 (Europe/Madrid)
  • Tokia : Bizilore Eskola Aktiboa

Sarrera(k) erosi

Sarrera (SAIO 1) (Sarrera mugagabeak)
€25.00
0
Sarrera (2 SAIO) (Sarrera mugagabeak)
€50.00
0
0.00
0.00

Antolatzaileak

Bizilore Eskola Aktiboa

Erlazionatutako ekitaldiak

Tailerrak

Izei ukendu baltsamikoa

Garbiñe Larreak izei ukendu baltsamikoa, Vicks VapoRub famatuaren

Tailerrak

Akuarela tailerra

Akuarela tailerra sei urtetik aurrerako haur zein helduei