Problema bat bidean, proposamen t’erdi

KOLDO RABADAN IZAGIRRE

“Ezaugarri ezberdineko eskola ugari ezagutu ostean, egun, Larraulgo Herri Eskolan zuzendari eta, batez ere, irakasle naiz. Haurrekin egotea eta lan egitea gustatzen zait. Larraulen proiektu kuttuna sortua dugu, “BIDEAN” proiektua, eta baztertu ezinezko printzipio batzuei helduz, 2-12 urte bitarteko ikasleak batera aritzen dira lanean. Bide honetan sortu da, baita ere, “Bidean: aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa”, Argia argitaletxeak argitaratua, aipatutako printzipio horien inguruan hausnartzen duena.

FORMAZIOAREN AURKEZPENA

“Larraulgo Herri Eskolan bisita dezente izan ohi ditugu gure proiektu pedagogikoa dela eta. Horietan, bisitatu gaituzten maisu-maistrak, matematikaren lanketak harritu ditu, zenbakiaren eta oinarrizko algoritmo tradizionalaren lanketak, eta gaia sakonago lantzeko dei egin izan didate. Ez naiz matematikan aditua, bai aritua, ordea. Horregatik, zuzen edo oker, gure eskolan eraginkorra zer izan den eta nola eramaten dugun aurrera azaltzen saiatzen naiz, praktikotasunetik, ikasleen bideok erakutsiz, egiten ditugun akatsak onartuz.
Hala, lan saioa zenbakiaren eraikuntzaren inguruan antolatuko nuke, algoritmo tradizionalaren lanketaraino iritsiz, eta “Bidean” liburuko oinarrizko printzipio batzuei helduz.”

 

LANDUKO DIREN GAIAK – GAKO GALDERAK

  • Nola eraikitzen du haurrak zenbakia?
  • Algoritmo tradizionalen atzeratzea. Zergatik? Zertarako?
  • Haurra bere aritmetika propioa eraikitzeko gai da (C. Kamii)
  • “Bidean”, oinarrizko printzipioak.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: martxoak 25, larunbata
  • Ordutegia: 9:30-14:00
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 30 €
  • Izen-ematea eta ordainketa: https://bizilore.eus/

Ikastaroan plaza gordetzeko ezinbestekoa da ikastaroari dagokion diru sarrera egitea.

 

  • BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iritsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.

 

  • Data : 2023-03-25
  • Ordua : 09:30 - 14:00 (Europe/Madrid)
  • Izen-emateko epea: 2023-03-22 00:00
  • Tokia : Bizilore Eskola Aktiboa

Izen-emateko epea pasa da!

Antolatzaileak

Bizilore Eskola Aktiboa