Izei ukendu baltsamikoa

Garbiñe Larreak izei ukendu baltsamikoa, Vicks VapoRub famatuaren baliokidea, ikasteko tailerra eskainiko du. Saioaren iraupena 2 ordukoa izango da eta parte hartzaile bakoitzak ukendu pote bat eramango du opari.

Akuarela tailerra

Akuarela tailerra sei urtetik aurrerako haur zein helduei zuzendua da. Maila ezberdinetara egokitutako ariketak proposatzen ditu parte-hartzaile guztiek izan dezaten akuarelez gozatzeko aukera.

Konpresak egiteko tailerra

Telazko konpresak hilekoaren kudeaketa jasangarriarekin lotu ohi dugu, baina egoera askotan erabil ditzakegu: erditzearen ondoren, edo inkontinentzi arina dugunean, adibidez. Aukera osasuntsu eta erosoa da… eta geuk josi ditzakegu geure beharretara hoberen egokituko diren moduan.

Serigrafia tailerra

Tailer hauetan estanpazioaren prozesua ezagutuz taldean egindako ilustrazio bat euskarri batera eramango dugu.

Hilekoaren tailerra

Ikastaro honen bitartez hilekoaren zikloari buruzko ezagutzak partekatatuko ditugu.