Lan Lerroak

IKASTAROAK ETA TAILERRAK

Hazkuntza, bizitza osoan zehar egiten den bidea dela ulertuta,haur zein heldu orori irekia den eskaintza hezitzaile zabala dugu biziloren.

— INFORMAZIO GEHIAGO —

Opcion 0 - no mostrar
YOGA ETA PILATES (Astean bi aldiz)

Saio hauekin gorputza landu eta lirainduko dugu, bizitasunez betez. Gorputza askatu, indartu eta lasaituko dugu. Arnasa eta erlaxazioa landuz ongizatea lortuko dugu, emozioetan eta psikologian, egunerokoan laguntzeko.

  • Gidaria: Edurne Salegi Garate –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Noiz: astelehena eta asteazkena 10:30-11:45 edo asteartea eta osteguna 18:30-19:45
  • Prezioa: 60 € hilean
  • Maiztasuna: Astero

IZEN EMATEA

YOGA ETA PILATES (Astean behin)

Saio hauekin gorputza landu eta lirainduko dugu, bizitasunez betez. Gorputza askatu, indartu eta lasaituko dugu. Arnasa eta erlaxazioa landuz ongizatea lortuko dugu, emozioetan eta psikologian, egunerokoan laguntzeko.

  • Gidaria: Edurne Salegi Garate –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Noiz: asteazkena 18:30-19:45
  • Prezioa: 40 €
  • Maiztasuna: Astero

IZEN EMATEA

HAURDUNALDIA ETA ERDITZEA PRESTATU ETA BIZITZEKO ESPAZIOA

Yoga eta Pilateseko ariketak egingo ditugu bizkarra zaintzeko, tentsioak askatzeko, arnasteko, lasaitzeko, zeure umetxoarekin konektatzeko, jaiotzen laguntzeko, konfidantza izateko…

  • Gidaria: Edurne Salegi Garate –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Noiz: asteazkena 09:15-10:30 edo 17:15-18:30
  • Prezioa: 45 € hilean
  • Maiztasuna: Astero

IZEN EMATEA

ARIKETA HIPOPRESIBOAK ETA 5P

Sabela, zoru pelbikoa eta bizkarra tonifikatzeko ikastaroa. Giharren arteko oreka eta koordinazioaren bidez, postura eta kontentzioa lortzea da helburua. Begirada integrala. 

Saioetan ondorengo teknikak landuko ditugu: 

  • Gimnasia Abdominal Hipopresiboa
  • 5P metodoa (método propioceptivo pelviperineal)
  • Kegel ariketak
  • Arnasaren lanketa
  • Postura lanketa

5P Metodoaren inguruko elkarrizketa

  • Gidaria: Olatz Zeberio –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Noiz: osteguna 10:30-11:30
  • Prezioa: 45€ hilean
  • Maiztasuna: Astero

IZEN EMATEA

ERDITZE ONDORENGO OSATZE ARIKETAK ETA 0-1 URTEKO HAURRENTZAT GUNEA

Umetxoa goxatzeko gunea masaje, luzapen, jolas eta kantutxoekin.
Zeure gorputza landuko duzu yoga eta pilateseko ariketekin nahiz hipopresiboekin: bizkarra, faja, zoru pelbikoa.

  • Gidaria: Edurne Salegi Garate –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Noiz: ostirala 15:00-16:30 (8 saio guztira)
  • Prezioa:  90€ (8 saioak)
  • Maiztasuna: 8 saioko ikastaroa

IZEN EMATEA

GURASO ESKOLA (1-3 urte)

Saio hauetan gurasoak haurrekin batera etortzeko espazio bat sortuko dugu. Aditu baten eskutik, guraso gisa ditugun kezkak partekatu eta gai zehatz batzuen inguruan aritzeko aukera izango dugu, egunerokotasunean sortzen diren egoeren aurrean baliabideak eskuratu asmoz. Honako gaien inguruan arituko gara:

  • Harreman afektiboak
  • Komunikazioa
  • Zaintza prozesua (elikadura, loa eta higienea)
  • Motrizitatea
  • Jolasa
  • Gatazken kudeaketa (kasketak eta amorraldiak, arauak eta mugak…)

Beti ere, haurraren ekimen eta iniziatibari erreparatuz eta umearen berezko garatze gaitasunak errespetatuz.

Cristina Aznar eta Joxe Ramon Mauduit elkarrizketa

  • Gidaria: Axun Segurola Querejeta –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Nori zuzendua: 1-3 urte bitarteko umeak dituzten gurasoak
  • Noiz: asteartea 17:30-19:00
  • Prezioa: 35 € hilean (unitate familiarra)
  •  Maiztasuna: Hilean behin 

IZEN EMATEA

 

GURASO ESKOLA (nerabeak)

Nerabezaroa bigarren jaiotza izanik , gure adorea  eta entzumena bizitzarako sortzeko dauden pertsona horiengan ipini nahi ditugu. Entzun nondik datozen, zer falta eta zer oztopo dituzten benetako bizitza edukitzeko EZ bizitza hutsa burutzeko.

Ondoan eta adorez bere desafioei aurre egiteko, haiekin egindako bidea aurrez aurre begiratzeko, beldurrez beharbada gure estatusa kolokan jartzen dutelako, baina horrelaxe denok irabaziko dugulako ziurtasunarekin.

  • Gidaria: Meskal Ros Urbieta –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Noiz: osteguna 17:30-19:30
  • Prezioa: 35 € hilean unitate familiarra
  • Maiztasuna: hilean behin

IZEN EMATEA

PSIKOMOTRIZITATEA (2017an jaiotako umeentzat)

Emozioen eta sentsazioen oinarria afektibitatea eta nahiak adierazteko tresna ere bada. Mugimendu bakoitzak, joko bakoitzak, zentzu sinboliko bat du, eta horiek berariaz prestaturiko giro egoki batean ematen direnean, haurrari pertsona moduan potentzialtasun osoz garatzeko aukera ematen diote.

  • Gidaria:  Itziar Larrañaga Arrizabalaga –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Noiz: asteartea 16:15-17:15
  • Prezioa: 35 € hilean
  • Maiztasuna: Astero

IZEN EMATEA

PSIKOMOTRIZITATEA (2015ean eta 2016an jaiotako umeentzat)

Emozioen eta sentsazioen oinarria afektibitatea eta nahiak adierazteko tresna ere bada. Mugimendu bakoitzak, joko bakoitzak, zentzu sinboliko bat du, eta horiek berariaz prestaturiko giro egoki batean ematen direnean, haurrari pertsona moduan potentzialtasun osoz garatzeko aukera ematen diote.

  • Gidaria:  Haizea Laka Badiola –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Noiz: asteartea 17:30-19:00
  • Prezioa: 40 € hilean
  • Maiztasuna: Astero

IZEN EMATEA

ZIRKUA

Jolasa izango da ikastaro honen oinarria. Zirkuak eskaintzen dizkigun tresnak erabiliko ditugu gure gorputza eta irudimena lantzeko. Horrek, aukera emango digu ditugun gaitasunak, abileziak eta mugak ezagutu eta lantzeko. Partaide bakoitzaren interesak eta erritmoak errespetatuko ditugu talde giro eroso bat sortuz eta malabarak, akrobazia, oreka-zinta, clown… landuko ditugu besteak beste.

  • Gidaria: Sara Carrasco Orozco –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Nori zuzendua: 7-12 urte bitarteko umeei
  • Noiz: asteazkena 17:30-19:00
  • Prezioa: 45 € hilean
  • Maiztasuna: Astero

– Juegosmalabares
– Bienvenidos al circo social

IZEN EMATEA

BIODANTZA FAMILIAN

Haurrek zein helduek elkarrekin kalitatezko denbora atsegina igarotzea izango da saio hauen helburu nagusia. Garrantzitsuak izango diren elementuak, berriz, musika organikoa, mugimendu askea eta heldu eta haurren arteko binkulua edo lotura sendotzeko bizipenak izango dira.Hainbat arlotan sakonduko dugu, besteak beste, helduen eta haurren arteko lokarriak sendotzea, maitasuna, bizitzaren zaintza, babesa, elkar ulertzea, kontaktu osasuntsua eta beste hainbatetan.

  • Gidaria: Elen Kortaxarena Gesalaga –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Noiz: asteartea 17:15-18:15 (hileko lehenengo asteartean)
  • Prezioa: Helduek 15 €, haurrek 5 € hilean
  • Maiztasuna: Hilean behin

Zer da biodantza? (1)
Zer da biodantza? (2)

Zertarako balio diezaieke biodantzak irakasleei?
Guraso.eus/
Hik Hasi

IZEN EMATEA

DANTZA AFRIKARRA

Mandeng kulturako dantzak izaten ditugu ikasgai tailer hauetan. Duela urte asko hasi ziren Bibiche eta Lurgi mundu honetan murgiltzen, eta gaur egun beraiek ikasitakoa elkarbanatzen dihardute Tolosaldeko eta Goierriko herri batzuetan astero eta baita atzerrian ere puntualki.

Saio hauetan musika zuzenean izaten dugu, benetan garrantzitsua iruditzen baitzaigu dantzaren eta musikaren arteko harreman zuzena momentuan bizi eta gozatzea.

Gorputza askatu eta egunerokotasunean ditugun buruhauste eta kezkak alde batera uzteko momentua izaten da. Aldi berean, gure gorputzarekiko kontzientzia hartu eta Afrikara bidaiatzeko aukera.

  • Gidaria: Kawadeni Elkartea
  • Noiz: astelehena 19:00-21:00 (hileko lehenengo astelehenean)
  • Prezioa: 28€ hilean
  • Maiztasuna: Hilean behin

IZEN EMATEA

SUKALDARITZA

Elikadurarekin dugun harremanaren inguruan hausnartuz geure burua hobeto ezagutzeko proposamena da. Gure benetako beharrak, fisikoak nahiz emozionalak, zein diren ulertzeko aukera ematen du. Elikagai naturalekin eta sukaldaritza teknika sinpleekin zer sortu dezakegun ikusteko ideia praktikoak dira.Atera probetxua zure sormenari eta sukaldeari, gauza gutxirekin gauza asko eginez. Ondo jatea plazer bat delako eta denon eskura dagoelako.

  • Gidaria: Idoia Larrañaga –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Noiz: astelehena  10:00-12:00 edo 17:30-19:30 (hilean bi saio)
  • Prezioa: 50 € hilean
  • Maiztasuna: Hilean 2 aldiz

IZEN EMATEA

ARGAZKIGINTZA

Argazkigintza tailer hau irudiaren munduarekiko interesa duen edonori zuzendua dago. Tailerraren helburua, argazkiak sortzeko erabiltzen dugun kamera ezagutzea eta berau erabiltzen ikastea izango da, horrela, sortuko ditugun irudiak guk nahi dugun horretara gerturatu daitezen. Hastapeneko tailer bat denez ez da inongo aurretiazko ezagutzarik eduki behar. Parte hartzaile bakoitzak bere kamara ekarri beharko du.

Teoria kontzeptu batzuk barneratu ostean, tailerra praktikarekin osatuko da. Denen artean ariketak eginez eta zalantza eta zailtasunak denon artean gaindituz.

  • Gidaria: Itziar Bastarrika Madinabeitia –> INFORMAZIO GEHIAGO
  • Noiz: astelehena  18:00-19:30 (10 saio)
  • Prezioa: 110€ (10 saioak)
  • Maiztasuna: 10 saioko ikastaroa

IZEN EMATEA