Abenduak 15

Euskal Herriko Jolas Terapia elkarteko kideak

Informazio gehiagorako: https://jolasterapia.eus/

AZALPENA

Jolasa, jarduera librea da, borondatezkoa, eta inor ez dago horretara derrigorturik. Eragiten dion plazera bereganatzeko helburuarekin jolasten da norbanakoa. Haurraren garapenerako erabilgarria eta beharrezkoa da jolasa, hau da, hazkuntza fisikoa, emozionala, kognitiboa eta soziala ahalbidetzen dizkio jolasak haurrari. Osasuntsua den edozein haur aritzen da jolasean, eta oinarri-oinarrian, horixe da egin behar duena: jolastu.

Jolasaren baitan, ordea, uste okerrak izaten dira. Jolasa ez da lan-tresna. Ez da erreminta pedagogikoa, ezta entretenimendua ere, kontrakoa baizik. Kontu serioa da, hots, hazteko eta helduarorako prestatzeko era da. Haurrarentzat, arnasa hartzea bezain garrantzitsua da jolasa, eta ez zaio jolasten irakatsi behar, aditua da horretan. Haurra jolasaren egilea, aktorea eta zuzendaria da aldi berean.

Umearentzako hain beharrezkoa den jolasa, terapeutiko bilaka daiteke zenbait egoera eta kasutan. Sufritzen ari diren haur guztiei zuzendua dago jolas terapeutikoa. Baina, haurraren garapenaren aroetara egokiturik dauden teknika ludiko zein metodo terapeutikoetan espezializaturik dagoen profesionalak eramango du aurrera berau.

Formazio honetan, beraz, jolasa eta jolas terapeutikoa zer diren landuko dugu, jolasaren garrantziaz jabetuz eta jolas terapeutikoan sakonduz. Horrela, jolas terapeutikoa aurrera eramango duen helduaren rolaz eta jolas terapeutiko teknika ezberdinez arituko gara, oso erabilia den hondar kaxa teknikan sakonduz.

LANDUKO DIREN GAIAK

  • Zer da jolasa
  • Zer da jolas terapeutikoa
  • Helduaren rola jolas terapeutikoan
  • Zein dira jolas terapeutiko teknikak
  • Hondar kaxa teknikaren garapena

METODOLOGIA

Edukiak garatzeko azalpenak modu teorikoan eta praktikoan osatuko dira, teoria eta dinamika desberdinak uztartuz.

NORI ZUZENDUA

Hezkuntza komunitatean diharduten profesionalei, modu berezian aholkulari eta hezkuntza berezian dihardutenei, gurasoei eta jolasaren inguruan interesa duen pertsona orori.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: abenduak 15
  • Iraupena: 8 h.
  • Ordutegia: 9:30-13:30 · 15:00-19:00 (larunbata)
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 60 €
  • Izen-ematea eta ordainketa:

Ikastaroan plaza gordetzeko ezinbestekoa da ikastaroari dagokion diru sarrera egitea ondoren dagoen kontu korronte zenbakian sartzea. Diru sarrerarik egiten ez den bitartean ez da ikastaroan izena emantzat hartuko.

Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.

Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052

  • Kontzeptua: Izen-Abizena

 

  • BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iitsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.

PLAZA MUGATUAK