Kooperatiba

Gure

Ikuspegia

Hazitik Kooperatiba 2015ean sortu zen. Irabazi asmorik gabekoa da. Bizilore Eskolaren kide garenok bertako bazkide gara.
Norbanako bakoitza bakarra eta berezia dela onartuta, helburu dugu jendartean elkarrekin eta naturarekin harremanean bizitzeko gai izango diren pertsona aske, autonomo, sortzaile, kritiko eta ekintzaileak heztea. Hezkuntza eraldaketa eta berrikuntzarako komunitatea izan nahi dugu, hala jendartean eragiteko asmoz.

KOMUNITATEA

Nortzuk osatzen dugu proiektua?

Kooperatibaren izaera integralari esker, langileak zein gurasoak gara bazkide eta proiektuaren gidari. Ume eta gaztetxoak ere, ezinbestean, komunitateko kide garrantzitsuak dira.

Antolaketa

Nola antolatzen gara?

Kooperatiba garenez, bazkide guztiok erabaki ahalmena daukagu. Batzarrak egiten ditugu hilean behin, landu beharreko gaiak jorratzeko eta erabakiak hartzeko. Artezkaritza Kontseilua daukagu gidaritzarako eta askotariko batzordeetan antolatuta gaude heldu guztiok, eskolaren era guztietako beharrak asetzeko.

Haurrak

Bidelagunak

Familiak

Gure

Finantziazio iturriak

Bizijolas

Birziklapenean eta mugimendu eta jolas askean oinarritutako familiarteko jolasgune ibiltariaren eskaintza irekia.

Bizilore Lagunak

Proiektu honen bultzatzaile eta laguntzaile izateko aukera.

Espazioen alokairua

Askotariko guneak alokairuan zure proiektuak bertan garatzeko.

Taloak

Herriz herri talo postua jartzen dugu azoka zein ospakizunetan.

2. Eskuko Azoka

Bigarren eskuko altzari, arropa, material didaktiko eta bestelakoak saltzeko azoka.

Abaraxka aterpetxea

Askotariko logelak, etxe turistikoa, terrazak, areto handia, jangela eta belargunea dituen aterpetxea.