Urtarrilak 18, 25, otsailak 1, 8, 15, 22 eta martxoak 1, 8 (ostiralak)
NAIARA GORROÑO VITERI
Komunikazio Zientziatan lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean Hezkuntzan Masterduna, Bartzelonako Unibertsitatean EHU-UPV-ko doktorandoa- Mindfulness-ak irakasleentzat izan dezakeen eragina aztertzen Mindfulness bideratzailea Baraka, Psikologia Integralerako Instituan, Donostia Yoga irakaslea, Baraka Psikologia Integralerako Institutuan, Donostia “Crecer Respirando” Mindfulness ikasgelan programan trebatua
FORMAZIOAREN AURKEZPENA
Gaur egungo gizartean ohiko bihurtu da estresak jota ibiltzea edo arreta mantentzeko gaitasuna gero eta txikiagoa izatea. Bizitza erritmo azkarrean doa eta hala dabiltza sarritan gure buruak, jarduera etengabe batean, orainetik kanpo, mila gauzatan gaude baina gauza bakar batean kontzentratzea gero eta zailago da. Bizi moduaren abiadurak, teknologia berrien erabilerak, multi-tarea edo lan anitza nola zabaldu den, guztiak du eragina gure gogamenaren egoeran. Hezkuntzak aurkezten dizkigun arazo eta erronkak gizartearen isla dira sarritan; azken finean haur eta gazteek nabarmen egiten dute gizarteak bizi dituen gabeziak eta arazoak. Eta badirudi, gaur egungo gizartea eta hezkuntza lasaitasun eta arreta eske dabilela. Arreta eta kontzentrazio arazoak eguneroko zailtasuna dira ikasle eta irakasleen artean. Irakaskuntza estres maila handia jasaten duen lanbidea da eta arreta falta ikasleen artean gero eta zabalduago dagoen joera, muturreko kasuetara joan gabe, Arreta Falta eta Hiperaktibitate arazoarekin diagnostikatuta dauden ikasleez gain. Honek eragina du alderdi kognitiboan baina baita pertsonen arteko harremanean: emozioen bizipenean, gatazken kudeaketan, elkarren arteko komunikazioan eta elkarbizitzan. Hezkuntza prozesua arras konplexua da, pertsonaren izate osoa dago inplikatua: alderdi kognitiboa, emozioak, harremanak… guztiak du parte-hartzea hezkuntzaren jardunean. Hezkuntza begirada integral edo oso batetik begiratzen dugunean Hezkuntza Komunitate guztia ulertu beharra daukagu prozesu horretan parte-hartzen: ikasleak, familia, irakasleak. Guztien artean sortzen diren harremanek ahalbidetzen dute hezkuntza prozesuak aurrera egitea. Bada zerbait ezinbestekoa dena Hezkuntza Komunitate honetan; bai ikasle, irakasle eta familiaren esparruan hezkuntzaren hartu emana gauzatzeko: buruaren egoera lasaia. Lasai dagoen buruak, estresik ez duen menteak, orainean gertatzen dena kontzientzia zabalago batekin biziko du eta emozioak eta harremanak kudeatzeko trebetasuna izango du. Hezkuntza prozesuak aurrera egin dezan emozio eta harreman osasuntsuak izatea ezinbesteko da zubiaren bi aldeetan: irakasteko eta ikasteko, alegia. Arreta da behar dugun erreminta buruaren dispertsioa eta distrakzioa moztu eta orainean erabat kokatzeko. Mendebaldeko gizartearen gaitz handienak, eta hezkuntzak islatzen dituenak, momentu honetan gaitz mentalak dira: estresa, antsietatea, depresioa, agresibitatea, jokaera konpultsiboak… Arazo hauek maiz norberaren barne errealitatea alde batera uztetik datoz. Gure kulturan kanporantz begira gaude, geugan gertatzen den horri itsu, eta barne munduaren analfabeto bihurtu gara: arreta, mentea, emozioak, ez ditugu ezagutzen. Egitea bultzatu dugu gure gizartean eta maiz izatea ahaztu egin dugu elkarbizitzaren kalterako. Gaitz hauei erantzun pragmatiko bat bilatzeko ahaleginean zientzia frogatzen ari da ekialdeko jakiturian oinarria duten praktikak baliagarriak eta eraginkorrak izan daitezkeela. Testuinguru horretan kokatzen da Mindfulness-a. Formazio honetan Mindfulness praktikan sakontzeko aukera izango dugu 2 orduko 8 saiotan zehar.HELBURU OROKORRAK:
- Hezkuntza Komunitatean arreta maila handitzea: lasaitzen eta erlaxatzen ikastea.
- Harreman sozialak hobetzea: ikastetxean parte-hartze eta elkarbizitza sustatzea.
- Hezkuntza komunitatearen eragile ezberdinen arteko lotura afektiboak bermatzea.
- Norberaren emoziok identifikatzea eta kudeatzeko baliabideak garatzea.
EDUKIAK
Ikastaroak eskainiko duena:- Mindfulness meditazioaren oinarriak ikasi: norberarentzat eta ikasleekin, seme-alabekin erabiltzeko.
- Arreta, kontzentrazioa eta orainean bizitzeko gaitasuna landu.
- Mentea lasaitzen eta erlaxatzen ikasi.
- Nola lan egin norberaren pentsamenduekin.
- Emozio zailak kudeatzeko teknikak.
- Egoera mental baikorrak lantzen dituzten praktikak: esker ona, adeitasuna, adiskidetasuna.
- Estres egoerak kudeatzeko moduak.
- Barne lekukoa indartu eta landu: presentzia egoera
PROGRAMA:
- SAIOA – ARRETA OSOA EDO PILOTO AUTOMATIKOA (Urtarrilak 18)
- SAIOA – NORK DIO HAU ERRAZA DENIK? (Urtarrilak 25)
- SAIOA – ARNASAREN AINGURA (Otsailak 1)
- SAIOA – ZERTARA ZUZENDU ARRETA? (Otsailak 8)
- SAIOA – PENTSAMENDUAK EZ DIRA GERTAERAK (Otsailak 15)
- SAIOA – NOLA KUDEATU EMOZIOAK (Otsailak 22)
- SAIOA – ERRUKIA ETA NORBERAREN ADISKIDE IZAN (Martxoak 1)
- SAIOA – ETA GUZTI HONEKIN ZER? (Martxoak 8)
NORI ZUZENDUA
Hezkuntza komunitatean diharduen profesionalari, ikasleekin eta haur zein gazteekin harremanetan dagoenari, gurasoei eta Mindfulness gaian interesa duen pertsona orori.- DATAK: urtarrilak 18, 25, otsailak 1, 8, 15, 22 eta martxoak 1, 8 (ostiralak)
- IRAUPENA: 16 h.
- ORDUTEGIA: 18:00-20:00
- TOKIA: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
- PREZIOA: 110 €
- IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA:
- Izen-ematea bete webgunean: https://bizilore.eus/
- 110 €-ko diru sarrera kontu korronte honetan egin:
- Kontzeptua: Izen-Abizenak
- BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iitsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.
- IZEN-EMATEKO EPEA: Urtarrilak 11
- HIZKUNTZA: euskara
- INFORMAZIO GEHIAGORAKO: formazioa@bizilore.eus
IZEN EMATEA
[contact-form-7 id=”1015″ title=”Bizilore formazioak bazkaria gabe”]