Urriak 19

ITSASO PAGOAGA ZALOÑA

Haur Hezkuntzan diplomatua eta Hezkuntza testuinguru Multikultural eta Eleanitzetan Masterra egindakoa. Hainbat urtetan aisialdian lan egindakoa. Une honetan Olgeta Proiektuko arduraduna. Bestelako ekimen eta erakunde hauetan kolaboratzailea; guraso.eus webgunea, jolasparkeak.eus webgunea eta Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean, irakasle kolaboratzailea.

Informazio gehiagorako: www.olgeta.eus

AURKEZPENA

Mini mundu edota Mundu Txikien jolasa, pieza solteak konbinatzerakoan maiz sortzen diren eszenatoki sortzaileak garatzeko jolasa da. Jolas mota honetan irudimena da gakoa eta horri esker testuinguru dramatiko-errepresentatiboak sortzen dira. Istorio, ipuin kontaketa eta txotxongilo jolasarekin ere badu lotura. Bestelako jolas sinboliko eta mini munduen jolasaren diferentzia garrantzitsuena, eraiketa eta manipulazioan datza batik bat.

Formazio hau praktikoa izango da eta bertan, Haur Hezkuntzako testuinguruan Mundu Txikien jolasa eskaini ahal izateko alderdi desberdinak ezagutuko dira. Formazioa bera, praktikoa izango bada ere, eduki teorikoarekin eta eskolako testuinguruan aplikatzerako orduan kontuan izan beharreko aldagaiekin osatuko da.

LANDUKO DIREN ALDERDIAK:

-Mundu Txikien jolasa: zertan datza eta bere aldaera batzuk

-Pieza Solteen Teoria

-Aurkezpena eta jasoketaren garrantzia eta praktika 

-Materialaren aurkezpena

-Ikusi eta bizitakoaren azterketa kolektiboa

 

NORI ZUZENDUA:

Haur Hezkuntzako irakasleei, gurasoei eta jolasean, pieza solteen teorian zein hezkuntzarekin zerikusia duten gaietan interesa duen pertsona orori.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: urriak 19
  • Iraupena: 4 h.
  • Ordutegia: 9:30-13:30 (larunbata)
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 40 € 
  • Izen-ematea eta ordainketa:

Ikastaroan plaza gordetzeko ezinbestekoa da ikastaroari dagokion diru sarrera egitea ondoren dagoen kontu korronte zenbakian sartzea. Diru sarrerarik egiten ez den bitartean ez da ikastaroan izena emantzat hartuko.

Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.

Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052

  • Kontzeptua: Izen-Abizenak
  • BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iitsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Informazio gehiagorakoformazioa@bizilore.eus

 

PLAZA MUGATUAK

    IZEN EMATEA

    [contact-form-7 id=”1015″ title=”Bizilore formazioak bazkaria gabe”]