Urriak 31 – Azaroak 1

FORMAZIOA EMANGO DUTENAK

LARRAITZ MENDIZABAL HUITZI.Psikologian lizentziatua (EHU),Haur Hezkuntzako irakasle (EHU), Psikoterapeuta ikastaroa Gestalt eta psikologia humanistikoan, UNEDen Acouturierren psikomotrizitatean formatua, Masterra Pedagogia Sistemikoan eta Panpinekin orientazio eta esku hartze sistemikoan espezializatua. Egun aholkulari lanetan dihardu. 

AITZIBER ESNAOLA  ARRIBILLAGA. Arkitektoa (UPC), Haur Hezkuntzako Irakaslea (EHU), Masterra Pedagogia Sistemikoan eta Panpinekin orientazio eta esku hartze sistemikoan espezializatua. Egun Haur Hezkuntzan dihardu lanean.

 

FORMAZIOAREN AURKEZPENA

Pedagogia Sistemikoaren oinarrizko kontzeptuak ezagutuko ditugu eta ariketa praktikoen bidez begirada sistemikoak ikasgelan bertan (baita gure familian, lantokian, lagun artean…) zer nolako aukerak eskaintzen dizkigun bizitzeko aukera izango dugu. Familia eta eskola komunitatearen arteko elkarlana izango dugu abiapuntu, eta ibilbide bat egingo dugu harremanetan dauden sistema ezberdinetan diharduten hurrenkera sistemikoak (Bert Hellinger) ezagutzetik eta gure egunerokoan, dagokigun arduratik, ikasleen zaintza eta garapena ziurtatzen dituen jardunean sakontzeraino.

LANDUKO DIREN GAIAK

  • Pedagogia Sistemikoaren oinarriak eta praxia ezagutzea.
  • Sistemak eta berauen arteko elkarlana finkatzea: familia eta eskola.
  • Norbere jatorri sistemikoaz ohartzea.
  • Bert Hellingerren hurrenkera sistemikoak ezagutzea.
  • Ikasleen eta hezkuntza komunitatearen aniztasuna, jatorria eta testuingurua onartzea eta begirada sistemikoa garatzea.
  • Hezkuntzako profesional gisa ditugun muga eta funtzioez ohartzea.
  • Autoritatearen kontzeptua garatzea: arduratik eta ikasleen zaintza eta garapena ziurtatzetik.

METODOLOGIA

Edukiak garatzeko azalpenak modu teorikoan eta batez ere teoriaren garapenerako, proposatuko diren praktikak eta bizipenak izango dira ardatza. Ariketa konkretuak banaka, talde txikitan eta talde osoan egingo ditugu.

NORI ZUZENDUA

Hezkuntza komunitatean diharduen profesionalari, ikasleekin eta haur zein gazteekin harremanetan dagoenari, gurasoei eta ikuspegi sistemikoan interesa duen pertsona orori 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: irailak 28-29
  • Iraupena: 12 h.
  • Ordutegia: 10:00-14:00 · 15:30-19:30 (larunbata) / 10:00-14:00 (igandea)
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 90 €
  • Izen-ematea eta ordainketa:

Ikastaroan plaza gordetzeko ezinbestekoa da ikastaroari dagokion diru sarrera egitea ondoren dagoen kontu korronte zenbakian sartzea. Diru sarrerarik egiten ez den bitartean ez da ikastaroan izena emantzat hartuko.

Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.

Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052

  • Kontzeptua:Izen-Abizenak 
  • BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iitsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan. 

PLAZA MUGATUAK

 

IZEN EMATEA

[contact-form-7 id=”795″ title=”Bizilore formazioak bazkariarekin”]