Leire Arana Ruiz de Egino

Arizmendi Ikastolako irakaslea eta Ikaselkar argitaletxeko KIMU ikasmaterialen egilea

Aritz Larreta Bereziartua

Laskorain Ikastolako irakaslea eta Ikaselkar argitaletxkeo KIMU ikasmaterialen egilea

AURKEZPENA

Ikastaro honen helburua da matematika arloan egiten dugun esku-hartzearen gaineko kontzientzia hartzea eta esku-hartze hori ulergaritasunean, esanguratsutasunean eta ikuspegi konpetentzialean ardaztu ahal izateko hainbat pista, tresna edota baliabide eskaintzea.

 

EDUKIAK

  • Zer da matematikarako konpetentzia
  • Nola esku-hartu? Printzipio metodologikoak.
  • Material manipulagarria. Noiz nola eta zertarako erabili?
  • Nola antolatu matematika saioak?
  • Zer izan kontuan proposamenak diseinatzerakoan?

NORI ZUZENDUA

Lehen Hezkuntzako lehen zikloko irakasleak, arduradun pedagogikoak, ikasketa buruak eta, orohar, matematika irakatsiz disfrutatzeko gogoz den edonor.