BIzILORE

TALOAK

GURE TALO POSTUA

Azoketan zein bestelako herri ospakizunetan talo postua ipintzen dugu gurasook. Euskal Herrian ekoitzitako arto irinez egindako taloak bertan eta momentuan egiten ditugu, lagunartean. Beharrezko azpiegitura guztia daukagu postua jartzeko: sutegiak, erretegia, mahaiak, barrak, estalpea…
Talo postuaz gain, talo tailerrak ere egiten ditugu, hala eskatzen diguten elkarte, udal edo erakundeentzat. Gune itxietan talde jakinentzat zein kalean herritar guztientzat egin izan ditugu. Elikagaiak eta taloak egiteko oinarrizko baliabideak geuk jartzen ditugu.

📞 Kontakturako: 685 72 83 98