Azaroak 9 eta 30
Marina Pintos Martikorena
Pianoan lizentziatua, Piano Interpretazioan Masterra Arizonako Unibertsitatean, Yogako irakasle formakuntza Zestoako Sanatana Dharma eskolan, Barne Garapenean Orientatzailea, Emozio-Energia Terapeuta, Soinu Terapeuta. Pianoa eta Yoga irakatsi eta Terapia lanetan aritzeaz gain, azken urteetan Hezkuntza Elkarteei egokitutako formakuntza tailerrak zuzentzen ditu. Argitaratutako “ORAIN” CDan, bere musikarekin batera, eskolan eta etxean kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak grabatu ditut, haurrentzat zein helduentzat aproposak.AZALPENA
Irakasle edo hezitzaile izatea ez da lan erraza, berezkoa duen lanaz gain, ikasleen kontzentrazio eza, dispertsioa, motibazio falta, emozio aztoratuak, jarrera desegokiak eta abar presente baitaude. Honek guztiak irakasleen osasunean eragin dezake, estresak sistema inmunologikoa makaltzen baitu gaitz fisiko eta psikologikoak sortzeko arriskua areagotuz (urduritasuna, lo egiteko arazoak, min muskularrak, kontzentrazio falta, tristura, depresioa, etab). Yogako hainbat teknikek eragin horiek arindu eta bideratzen dituzte. Teknika horiek ikasleekin erabiltzeko aukeratuta daudenez, beraien kontzentrazioa handitu egiten da, lasaitasuna ezarri, adimenaren gaitasunak bizkortu, portaera hobetu eta ikasketarekiko jarrera baikortu egiten da.HELBURUAK
- Asana edo jarrera fisikoen bitartez gure gorputza sentitu, lasaitu, indartu, energia harmonikoki mugitu, adimena lasaitu eta kontzentratzen ikasi.
- Arnasketak, nerbio sisteman eta emozioetan daukan eragin zuzenaz jardun eta teknika hauek behar diren momentuetan erabiltzen
- Adimena lasaitu eta kontzentratzeko teknikak ikasi, hauek ikasleekin landu ahal izateko.
- Erlaxazio sakonaren bitartez, fisiko eta psikologikoki lasaitzen eta eraberritzen ikasi.
EDUKIAK
- Sarrera: osasuna indartzeko bost puntuak.
- Jarrera fisikoa eta bere eragina osasunean.
- Arnasketa prozesua eta bere eragina emozioetan.
- Kontzentrazio ariketak.
- Bisualizazio teknikak.
- Erlajazio sakona.
- Sintesia: ikasleekin egiteko erlaxazio, atentzio eta bisualizazio ariketak.
METODOLOGIA
Yogak izaera esperimentala daukanez, tailerra hainbat teknika erabilgarriren esperientzian oinarrituta dago.NORI ZUZENDUA
Hezkuntza komunitatean diharduen profesionalari, ikasleekin eta haur zein gazteekin harremanetan dagoenari, gurasoei eta gaiarekin interesa duen pertsona orori.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
- Data: azaroak 9 eta 30
- Iraupena: 12 h.
- Ordutegia: 10:00-14:00 · 16:00-18:00 (larunbata)
- Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
- Prezioa: 95 €
- Izen-ematea eta ordainketa:
Ikastaroan plaza gordetzeko ezinbestekoa da ikastaroari dagokion diru sarrera egitea ondoren dagoen kontu korronte zenbakian sartzea. Diru sarrerarik egiten ez den bitartean ez da ikastaroan izena emantzat hartuko.
- Izen-ematea bete webgunean: https://bizilore.eus/
- 95 €-ko diru sarrera kontu korronte honetan egin:
Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.
Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052
- Kontzeptua: Izen-Abizenak
- BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iitsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.
- Izen-emateko epea: azaroak 3
- Hizkuntza: euskara
- Informazio gehiagorako: formazioa@bizilore.eus
PLAZA MUGATUAK
IZEN EMATEA
[contact-form-7 id=”795″ title=”Bizilore formazioak bazkariarekin”]