Maiatzak 5.

LORENA EGIDAZU ORMAZABAL.

Berari buruzko informazio gehiago:  http://zientzieskola.blogspot.com

FORMAZIOAREN AURKEZPENA

Zientziak azaldu du eginez ikasten dela, emozioen bidez josten ditugula ezagutzak, gure bizipen zein esperientziekin bat egiten dutenean inprimatuta gelditzen direla gugan betiko. Matematika eta pentsamendu matematikoa bizi garen errealitatea eta ingurunea ulertzeko, ezagutzeko, esploratzeko, azaltzeko, adierazteko, aurre-hartzeko oinarrizko tresna da.

Aski ezagunak dira Piaget-k azaldu zituen umeen garapen aro desberdinak. Bigarren aroa (2-7 urte bitartekoa) “preoperazionala”, eragiketa eta logikara heltzeko egin behar den trantsizio etapa bezala definitu zuen Piaget-k. Umeek logika lantzeko, kapazitateak garatu behar dituzte: erlazionatzeko gaitasuna, ondorioak ateratzeko gaitasuna, pentsatzeko gaitasuna eta aurretik dakigun zerbait erabiltzea problema bat ebazteko. Honek guztiak, zenbakikuntzak eskatzen duen abstrakzioa lortzen laguntzen die eta matematikak gertutasunez ikusten. Baina denok dakigun moduan zenbakiek bakarrik ez dute matematikaren atala eraikitzen geometria ere ezinbestekoa da. Oso garrantzitsua da bakoitzak bere burua espazioan kokatzea, inguruarekiko kokatzea, ingurumenaren edertasuna aztertzea eta ulertzea. Honetan guztian haurrak estimulatzea oso garrantzitsua da.

Norberaren esperientzia edonolakoa delarik ere, matematika zirraragarria izan daiteke! Horixe da hain zuzen ere formazio honetan jorratuko duguna, nola egin matematikak modu atsegin, dibertigarri eta gustagarrian.

 

HELBURUAK

  • Jardunean gozatzea: Jakin-mina piztea eta matematikarekiko zaletasuna ereitea
  • Zenbakikuntzak eskatzen duen abstrakzio matematikoa lortzea ekintza konkretu batzuk eginez, interesa sustatuz, jolasen bidez, errealitatean…
  • Haur guztien garapenean aurrera egitea, eragin positibo eta eraginkorra lortzea.
  • Manipulazioa haurrekin lantzea
  • Irudikapena eta imajinazioa lantzea
  • Geometriaren edertasunaz jabetzea
  • Autoestimua indartzea erronken bitartez

EDUKIAK

  • Zenbakikuntzara bideratzen gaituzten jarduerak prestatzeko estrategiak eman: erlazioa, sailkapena, ordenazioa, ezaugarriak antzeman, ezaugarri aldaketa
  • Kantitatearen kontzeptua landu, gehiago, gutxiago, berdin, zenbat gehiago…..
  • Kantitatearen arabera, parekatu, sailkatu, ordenatu, grafia antzeman
  • Eragiketak manipulatuz, zenbakiak konposatu eta deskonposatu material manipulatiboaren bidez
  • Geometriaren inportantzia: espazio ezagutu, gure burua kokatu, ingurua aztertu, artea, edertasuna….

FORMAZIOAREN EGITURA

Edukiak bloketan banatuta egongo dira, eta bloke bakoitzaren lanketa, esperimentatuz eta manipulatuz egingo da. Beraz, formazio praktikoa izango da.

  • SARRERA: jorratuko diren gaien aurkezpena eta zergatiaren azalpena. Teoria desberdinen azalpena (Burner, Montessori…). Hiru pausoetan oinarrituko ekintzak diseinatzen ikasiko dugu   (1 ordu)
  • LOGIKA ( 2 ordu)
  • ESPAZIOA ( 2 ordu)
  • ZENBAKIKUNTZA ( 3 ordu)
  • ONDORIOAK

NORI DAGO ZUZENDUA

Haur hezkuntzako irakasleei, gurasoei eta haurrekin harremanetan dagoen pertsona orori.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: maiatzak 5
  • Iraupena: 8 h.
  • Ordutegia: 9:30-13:30 eta 15:00-19:00
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 60 €
  • Izen-ematea eta ordainketa:

Izen ematea behin-betikotzat emango da ikastaroari dagokion ordainketaren jakinarazpena jasotzen dugunean, orduan gordeko dugu formazioan parte hartzeko tokia.

  • Ikastaroaren ordainketa kontu korronte honetan egin:

Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.

Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052

  • Kontzeptua: parte hartuko duenaren Izena-Abizenak
  • BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iitsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.

 

PLAZA MUGATUAK

IZEN EMATEA

PARTEHARTZAILEAREN DATUAK DATOS DEL / LA PARTICIPANTE