Azaroak 10 eta 17

Marina Pintos Martikorena

Pianoan   lizentziatua,   Piano   Interpretazioan   Masterra   Arizonako   Unibertsitatean,   Yogako irakasle   formakuntza   Zestoako   Sanatana   Dharma   eskolan,   Barne   Garapenean   Orientatzailea, Emozio-Energia Terapeuta, Soinu Terapeuta.

Pianoa eta Yoga irakatsi eta Terapia lanetan aritzeaz gain, azken urteetan Hezkuntza Elkarteei egokitutako formakuntza tailerrak zuzentzen ditu.

Argitaratutako   “ORAIN”   CDan,   bere   musikarekin   batera,   eskolan   eta   etxean   kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak grabatu ditut, haurrentzat zein helduentzat aproposak.

AZALPENA

Irakasle   edo   hezitzaile      izatea   ez   da   lan   erraza,   berezkoa   duen   lanaz   gain,   ikasleen kontzentrazio eza, dispertsioa, motibazio falta, emozio aztoratuak, jarrera desegokiak eta abar presente baitaude.

Honek guztiak  irakasleen osasunean eragin dezake, estresak sistema  inmunologikoa makaltzen baitu   gaitz   fisiko   eta   psikologikoak   sortzeko   arriskua   areagotuz   (urduritasuna, lo egiteko arazoak, min muskularrak, kontzentrazio falta, tristura, depresioa, etab).

Yogako hainbat teknikek eragin horiek arindu eta bideratzen dituzte. Teknika horiek ikasleekin erabiltzeko aukeratuta daudenez, beraien kontzentrazioa handitu egiten da, lasaitasuna ezarri, adimenaren gaitasunak bizkortu, portaera hobetu eta ikasketarekiko jarrera baikortu egiten da.

HELBURUAK

  • Asana edo   jarrera   fisikoen   bitartez   gure   gorputza   sentitu,   lasaitu,   indartu, energia harmonikoki mugitu, adimena lasaitu eta kontzentratzen ikasi.
  • Arnasketak, nerbio   sisteman   eta   emozioetan   daukan   eragin   zuzenaz   jardun   eta   teknika hauek behar diren momentuetan erabiltzen  
  • Adimena lasaitu eta kontzentratzeko teknikak ikasi, hauek ikasleekin landu ahal izateko.
  • Erlaxazio sakonaren bitartez, fisiko eta psikologikoki lasaitzen eta eraberritzen ikasi.

EDUKIAK

  • Sarrera: osasuna indartzeko bost puntuak.
  • Jarrera fisikoa eta bere eragina osasunean.
  • Arnasketa prozesua eta bere eragina emozioetan.
  • Kontzentrazio ariketak.
  • Bisualizazio teknikak.
  • Erlajazio sakona.
  • Sintesia: ikasleekin egiteko erlaxazio, atentzio eta bisualizazio ariketak.

METODOLOGIA

Yogak izaera esperimentala daukanez, tailerra hainbat teknika erabilgarriren esperientzian oinarrituta dago.

NORI ZUZENDUA

Hezkuntza komunitatean diharduen profesionalari, ikasleekin eta haur zein gazteekin harremanetan dagoenari, gurasoei eta gaiarekin interesa duen pertsona orori. 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: azaroak 10 eta 17
  • Iraupena: 12 h.
  • Ordutegia: 10:00-14:00 · 16:00-18:00 (larunbata)
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 90 €
  • Izen-ematea eta ordainketa:

Ikastaroan plaza gordetzeko ezinbestekoa da ikastaroari dagokion diru sarrera egitea ondoren dagoen kontu korronte zenbakian sartzea. Diru sarrerarik egiten ez den bitartean ez da ikastaroan izena emantzat hartuko.

  • Izen-ematea bete webgunean: http://bizilore.eus/
  • 90 €-ko diru sarrera kontu korronte honetan egin:

Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.

Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052

  • Kontzeptua: Izen-Abizenak
  • BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iitsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.

 

PLAZA MUGATUAK

 

IZEN EMATEA

** OHARRA: Plazak beteta daude, itxaron zerrendan jasoko dugu zure izena. Hurrengo egunetan jarriko gara harremanetan zurekin **

PARTEHARTZAILEAREN DATUAK DATOS DEL / LA PARTICIPANTE