Apirilak 6

LEIRE ARANA

Fisikan lizentziatua, irakaslea eta ama.

Informazio gehiagorako: http://matematiketan.eus/

 

“Matematika bizitzeko beste modu bat dagoela aldarrikatu nahi dut”

(Leire Arana)

AURKEZPENA

Hezkuntzaren munduan aldaketa sakonen garaian gaudela onartuta, saio honetan fokua jarriko diogu matematikaren irakaskuntzari. Urteetan testu liburuetan oinarrituta funtzionatu izan dugu eta horrek matematikaren garapena arrotza, hotza, iluna eta mekanizista egitera eraman gaitu. Horri buelta eman nahi diogu eta berezkoak dauzkan ukigarritasuna eta jostagarritasuna atera nahi dizkiogu.

Lehen hezkuntzako eduki eta gaitasun matematikoak aztertzen jardun ondoren, kontzeptuetara senetik eta esperientziatik hurbiltzeko teknikak, moduak, jolasak eta baliabide materialak badaudela ikasi dugu. Horiek, Lehen Hezkuntzako lehenengo urteetan duten isla ezagutzea eta praktikatzea da, hain zuzen ere, ikastaro honen helburua.

Fokua jarriko diogu, gainera, oinarrizko eragiketa matematikoak egiteko ABN algoritmoei. Azken hamarkadan zeresan handia eman dute ABN algoritmoek eta guk tradizioz erabili izan ditugun algoritmoekin alderatuta, aukera oso interesgarria dira.

 

LANDUKO DIREN GAIAK

  • Matematika Lehen Hezkuntzako lehenengo urteetan (batez ere lehen zikloan) nola planteatu daitekeen aztertuko dugu. Eduki eta gaitasun matematikoak aztertzen jardun ondoren, kontzeptuetara senetik eta esperientziatik hurbiltzeko teknikak, moduak, jolasak eta baliabide materialak Lehen Hezkuntzako lehenengo urteetan duten isla ezagutu eta praktikatuko ditugu.

  •  Oinarrizko eragiketa matematikoak egiteko ABN metodoa zertan datzan ezagutuko dugu.

NORI ZUZENDUA

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei, gurasoei eta matematika manipulatiboetan zein ABN metodoan interesa duen pertsona orori.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Data: apirilak 6
  • Iraupena: 5 h.
  • Ordutegia: 9:00-14:00 (larunbata)
  • Tokia: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
  • Prezioa: 45 €
  • Izen-ematea eta ordainketa:

Ikastaroan plaza gordetzeko ezinbestekoa da ikastaroari dagokion diru sarrera egitea ondoren dagoen kontu korronte zenbakian sartzea. Diru sarrerarik egiten ez den bitartean ez da ikastaroan izena emantzat hartuko.

Hazitik Kooperatiba Integrala Koop. Elk.

Laboral kutxa: ES26 3035 0031 72 0310056052

  • Kontzeptua: Izen-Abizenak
  • BAJA EDO BERTAN BEHERA UZTEA: Izen-emate epea zabalik dagoen bitartean onartuko dira izen-emateak zein bajak. Izen-emate epea bukatzen denean antolatzaileak ez dira kargu egiten besteren batek eragindako bajaz. Beraz, izen-emate epea bukatu ondotik emandako bajei dagokien dirua ez da itzuliko. Formazioak gutxieneko eta gehienezko plaza kopurua du. Gutxieneko plaza kopurura iitsiko ez balitz, Bizilorek badu ikastaroa bertan behera uzteko eskumena, eta kasu honetan diru sarrera osoaren kopurua itzuliko litzateke segituan.

PLAZA MUGATUAK

IZEN EMATEA

* OHARRA: PLAZAK BETETA DAUDE, ITXARON ZERRENDAN JASOKO DUGU ZURE IZENA. HURRENGO EGUNETAN JARRIKO GARA HARREMANETAN ZUREKIN

* PLAZAS COMPLETAS, TOMAREMOS NOTA DE TU NOMBRE PARA LA LISTA DE ESPERA. EN LOS PRÓXIMOS DÍAS NOS PONDREMOS EN CONTACTO CONTIGO 

[contact-form-7 id=”1015″ title=”Bizilore formazioak bazkaria gabe”]